Arrastoak

El Cogul-eko (Lleida) Roca del Moros kobazuloko  labar-pinturen xehetasuna
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
1908an, Ceferi Rocafort ikerlaria Lleidako (Katalunia) probintziaren inguruko datu geografikoak biltzen ari zela, bertakoek han inguruan kobazulo bat bazela eta barruan labar pinturak zeudela esan zioten. Kobazuloa bisitatu eta Roca dels Moros delakoaren aurkikuntza ofizial bilakatu zen berehala. Iaz, aurkikuntzaren 100. urteurrena zela eta, hainbat ekitaldi burutu zituzten, besteak beste Kataluniako Arkeologia Museoak eta Giza Paleoekologia eta Eboluzio Sozialeko Institutu Katalanak elkarlanean egindako bideoa. Bertan Ramon Viñas adituak margoen garrantzia eta horiek egiteko erabili zuten metodoa azaltzen du, hainbat animazio birtualez lagunduta. Orain, nahi duenak bideoa Interneten ikusteko aukera du http://es.youtube.com/iphesvideos helbidean.
 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...