Dei zenbait jaso ditut aste honetan. Joan deneko dozena urte deitzaileen berririk ez, eta orain izan dut aukera beraiekin hitz hotz batzuk gurutzatzeko telefonoz. Ez didate nire osasunaz edota nire bizimoduaz arduraturik daudelako telefonatu, ez, denek ere galdera bera egin didate, EAEko hauteskundeetara aurkezten naizen jakin nahi zuten. Gipuzkoako Aralar alderdiaren zerrendan ikusi dute nire izena eta lehen abizena, aitarena alegia. Bigarren abizena, amaren Lertxundi ezagutu izan bazuten ez zidaten deitu ere egingo. Lehen deitzaileari argitu diot bere iluna sano-sano, besteei ez bezala, hauei hitz egiten utzi diet eta telefonoa itzali dut esplikaziorik eman gabe, ni ez nindutela Aralarreko hautagaia esan gabe. Badakit horietako baten nahasiak bide egin duela, ni ongi ezagutzen nauen bati txutxumutxutzat kontatu baitio telefonoz, honen argitasunik izan gabe, ulertu baitu nire adarjotzea. Nire lagun hau argia izaki, eta telecinco kulturaduna bere katuxukaldean utzi du. Merezita. Gehien haserretu nauena, pare baten tonua izan da, zorduna banindute bezalakoa. Argi geratu zaidana zera da, ez dute Argia irakurtzen.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!