Sariak jasotzeko ohiturarik ez eta, irratiko Argia Saria jaso nuen orain gutxi. Eskaintza egiterakoan, nahitaezko otu zitzaizkidan egindako hiru aipamenak –sari banaketan ez zeudenentzat, hemen errepikatuko ditudanak–: lehenik, etxeko logistikan emandako laguntzagatik –goizeko etxeko lanen nire zatiaz arduratuz–, irratirakoa ahalbidetzen didan emazteari. Ondoren, Euskadi Irratiari berari, eskainitako aukera eta lankidetzagatik: Jaime Otamendiri duela dozena bat urte lehen aukera emateagatik eta, krisi garaiotan, bidaide izan ditudan Manu Etxezortu eta Oihane Yustos-i. Azkenik, euskal prentsan kolaboratzaile izan nauten eta bortizki erasotuak izan diren komunikabideak ekarri nahi nituen gogora: EITB eta Euskaldunon Egunkariarenak ez du aparteko azalpenik behar. Bilbo Hiria Irratia, aldiz, ezezagunagoa da akaso. Kafe Antzokiarekin Bilboko Udalak erakutsi duen sentiberatasun ezak hondoratu dezake. Ukan birusa Utikan birus eraldatu da Azkunalandian. Eta ez da txantxa; kezkagarria da. Milesker saritu nauzuenoi. Zorionak, gutxi baina onak, tributik etorri zaizkit; noski, Mikel.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.