Sufritzeko pribilegioa


2009ko otsailaren 22an
Katixa Agirre
Iñigo Azkona
Harritu naiz nazio-gabe izatea modan dagoela idatzi duzunean, Eider. Hori duela hilabete batzuk izango zen, merkatu eta mundu globalaren onurak sartu nahi zizkigutenean. Hori bukatu da, egunkariak irakurtzea besterik ez dago: krisitik nazionalismoak aterako gaitu. Espainiako Industria ministroak esan du: espainolek produktu espainol gehiago kontsumitu behar dituzte (kuota 150 eurotan ezarri du), espainolago izateko eta Espainia krisialditik ateratzeko, bide batez.
 
Obamak ere Buy American klausula sinatu du, 30eko hamarkadako depresiotik datorren eslogana berreskuratuz: “Be American, Buy American”. Eta hortxe dabiltza Erresuma Batuko birfindegietako langileak, atzerriko langileen kontra greban eta Union Jack banderaren gurutze zuriak baliatuz beren leloak idazteko: “British jobs for British workers”. Eta banderez ari garela: ez al daude ba hiru masta berri Gasteizko Legebiltzarrean, bandera banarekin? Antinazionalismoaren seinale? Bai zera! Beste kontu bat izango litzateke bandera horietako bakoitzak zer ordezkatzen duen argitzea: nazio bat, nazioen nazio bat, kapitalisten batasun bat, erreinu bateko autonomia-erkidego bat edo estatu kolonialistaren boterea. Modak joan, modak etorri, beti gainean dugun eztabaida.
 
* * *
 
Urtero sei milioi ume hiltzen dira gosez munduan. Hiru milioiri klitoria ebakitzen diete. 2008an bederatzi gerra egon dira munduan, eta 40 gatazka armatu –gehienak ez dira amaitu–. Espainian, diru-sarrerarik gabeko 800.000 familia omen daude. EAEn, egunero hamaika (11) emakumek bikotekidea salatzen dute tratu txarrengatik. ETAk heriotza-zigorra ezarri eta exekutatzen du. Kamiseta bat nahikoa izan daiteke norbait erakunde armatuko kide bezala auzipetzeko.
 
Ondo da. Ezagutzen dugu errealitate hau. Zutabegile garen heinean, ahotan izan beharko genuke hau guztia etengabe? Genozidioak, arma kimikoak eta ablazioak hizpide ez baditugu “azkazala apurtu zaion erreginaren papera” betetzen ari gara? Ez al dago erdibiderik?
 
* * *
 
Arrazoia duzu, Juanjo. Inork ezin du munduaren sufrimendu guztia sufritu. Fisikoki ezinezkoa da. Hala ere, munduagatik sufritzeko pribilegioa dugu, ez dakit behar bezala estimatzen dugun. Ez dut uste Gazako emakumeak asko kezkatuko direnik Zimbabweko kolera epidemia dela eta ez dela, eta alderantziz. Guk, ordea, informazioaren autobidean sartuta, eta gure filiak eta fobiak tarteko, asaldura sentitzeko baimena dugu injustiziak hartzen dituen forma desberdinen aurrean.
 
Beste kontu bat da, noski, zirrara horrekin zer egiten dugun.
 
1924an, Gerra Handiaren hamargarren urteurrenaren karietara, Ernst Friedrich izeneko bakezale batek Krieg dem Kriege! (Gerrari gerra!) izeneko argazki-liburua kaleratu zuen. Helburu argia zuen bakezaleak: gerrako irudiak errebultsibo moduan erabiltzea. Mutilazioak, aurpegi triskatuak, gizon exekutatuak, gosez hildako umeak... Hori guztia ikusita nork ez zuen gerraren kontra erradikalki egingo? Liburuak arrakasta handia izan zuen. Baina berrargitalpen eta itzulpenak alferrik egin ziren. Gerra Handia baino handiagoa izan zen beste gerra bat etorri baitzen berehala. Eta beste batzuk beranduago.
 
Baikorra naiz izatez, ordea, eta pentsatu nahi dut ondo dagoela jakitea, ikustea, sufritzea. Besterik ez bada, perspektiba lortzeko: gure sufrimendu barregarriak beti aterako baitira onik munduko sufrimenduarekin konparatuz gero.

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude