Zuberoako Maskaradetan eta Donostialdeko Kaldereroetan beltzezko antzezleek erakusten dute nortzuk ziren duela gutxi arte gure herrietako birziklatzaileak: buhame edo ijitoek (hungrianoek) konpontzen zituzten burdinazko pertzak, sukaldeko aiztoak eta parasolak, baita metal soberakinak eramaten ere. Baina gizarte modernoek txatarrari prezioa jarri diotenetik, kasik zer birziklaturik gabe aurkitu ziren hemengo ijitoak. Ordainetan, herrialde atzeratuagoetako populazio osoak bilakarazi dituzte buhame. Elektronikaren eta informatikaren munduko santutegi den Kaliforniatik Silicon Valley Toxics Coalition (SVTC) erakundeak Global e-Waste Crisis deitu dio egoerari. “E-zaborra da hondakin multzoan azkarren handitzen ari den osagaia. Bateriek bezala, tresna elektronikoek arriskugabeak dirudite, baina ondo aztertzen baditugu, kimiko pozoitsuak isuri ditzakete airean bezala uretan, hala nola beruna, merkurioa edo kadmioa. Ordenadore batek 4-8 libra berun izan ditzake, herri oso bat kutsatzeko adina”.
Gailu bakoitzak daukan kutsatze ahalmena biderkatzen du tresneria berritzeko darabilgun abiadura zoroak. Hona AEBetako datuak: 500 milioi ordenadore zaharkituta dago, 130 milioi sakelako telefono baztertzen da urteoro, 20 milioitik gora telebista eta ordenadore pantaila metatzen da urtero etxe eta bulegoetan... eta zokoratzen diren milioika gailu horietatik ez da birziklatzen %10 baizik. Nora doa gainerakoa?
SVTCen kalkuluetan, AEBetako e-zaborraren %80 herrialde txiroetara esportatzen da. Nora? Erakundeak mapa batean erakusten ditu uholde horren korronteak. E-zabor sortzaile nagusiak AEB, Europa, Japonia eta Hego Korea dira. Birziklatzaileak, berriz, honakoak: Amerikan Mexiko eta Brasil nagusienak, baina baita ere Txile, Argentina, Venezuela eta Brasil; Afrikan batez ere Nigeria, eta neurri txikiagoan Egipto, Kenya eta Tanzania; Asian, zabor biltzaile nagusiak Txina, India, Pakistan, Tailandia eta Singapur dira, eta bigarren mailakoak Filipinak, Vietnam eta Indonesia. Europan Errusiara eta Ukrainara ere joaten direla uste du SVTCk.
Txinan e-zaborrak birziklatzen ari diren herritarrez erreportaje zorrotza eskaini zuen berrikitan CBSNews telebistak. 60 Minutes programan aurkeztu zuen ordu laurden inguruko dokumentala, Internet bidez ikus daitekeena: Following the Trail of the Toxic E-Waste (E-zabor toxikoaren arrastoari jarraituz).
Zabor elektronikoaren mundu mailako trafikoa iturburuan eta helmugan ateratako irudietan azaldu du CBSk. Etxe eta bulegoetako tresna elektroniko zaharkituak birziklaketa enpresa arrunt batek biltzen ditu Denver hirian. Gero, ia denen oharkabean, Denverren betetako edukiontzi handia itsasoan barrena Hong Kongera helduko da, nahiz eta hemen horrelako hondakinak sartzea legez debekatuta dagoen.
Hariaren beste muturrean Goiyu herria datza, Txinan. Agintariek eta bertako herritar askok ezkutuan eduki arren, kazetariek lortu dute zabortegi beldurgarrietara iristea. Milaka telebista ekran, ordenadore eta denetariko tresna elektroniko nonahi barreiaturik. Arnasa ezin hartzeko moduko kiratsa. Jendea tresnak eskuz birrintzen, azidoz metalak berreskuratzen, plastiko toxikoak kiskaltzen... XXI. mendeko buhameak dira.
Gaiaz okupatzen den beste erakunde bat Basel Action Network (BAN) da, Basilea Ekintza Sarea. Suitzako hiriaren izena darama, haren izena daramalako 1994an bertan munduko hondakin elektronikoen trafikoa arautzeko itunak. AEBek ez dute sinatu oraino, eta sarekoek salatzen dute sinatzaileek ere ez dituztela aski kontrolatzen itsas portuetako joan-etorriak, hori dela medio milaka edukiontzi doazela urtero herrialde aberatsetatik txiroetara, hauetan dauden zabortegi kontrolik gabeetan metatu eta inguruko pertsona, abere eta landarediak kutsatzera.
BANekoek Nigeria aipatu dute adibide odoltsutzat. “Are we building high-tech bridges or waste pipelines?” dauka titulu dosierrak: “Teknologia handizko zubiak eraiki ditugu ala zaborrentzako hodiak?”. Hondakinen esportazioa nola berrerabiltze itxuraz mozorrotzen den esplikatzen du dosierrak.
Kontua da herrialde txiroetan ere informazio teknologiak aurrerapen aukeratzat ikusten direla. Internet eta telefono zelularrak sekulako aukeratzat ikusten dira herrialde aberatsekiko leizea pittin bat arintzeko, bestelako azpiegituren gabeziak (liburutegiak, errepideak, trenak, harizko telefonoa...) gainditzeko. Baina teknologia berriak pagatzeko adina diru ez daukatenez, hango inbertsioak tresneria erabilitan egin dira.
Konpainia askok salerosketa hori denen mesedegarritzat aurkeztu dute: herrialde aberatsetako tresna zaharkituek bigarren bizia edukiko dute txiroetan, hauek teknologia berriak askoz merkeago eskuratuko dituzte. Baina gero ikusi da ideia polit horren atzean hondakin trafikoa zetzala, argi eta garbi.
Nigerian, Lagos hiriburuan bezala beste herri askotan, BAMeko ikertzaileek zabortegi kontrolik gabeak aurkitu dituzte, telebistak eta ordenagailuak sutan, azidoz eta metal astunez kutsatutako erreka eta putzuak, haurrak hondakin toxikoen artean jolasean... edo bilketa lanean.
Nigeriako portu nagusira hilero 500 edukiontzi “tresna elektronikoa usatu” sartzen da. Kontainerrotako bakoitzak 800 bat ordenadore dakartzanez, hilean 400.000 iristen dira Europa eta Amerikatik. Urtean bost milioi. Horietatik %75 ezin konponduzkoak dira, eta zuzenean doaz zakarretara.
Teknologia handiko ekipamenduok gai toxikoz eginak daude. Karkasetako eta barne zirkuituetako plastikoek bromoa daukate, sutan nekezago kiskal daitezen. Konektatzaileetako aleazioetan berilioa dago. Soldatzeak eztainuz eginak dira. Izpi katodikoen tuboetan beruna eta barioa aurki daitezke, merkurioa lanparetan.
Bi liburuk kontatzen dituzte hain garbiak diruditen teknologia berrien barrunbe zikinak. High Tech Trash-ek (Teknologia handiko zakarrak) aipatu hondakin elektronikoen akabera nolakoa izaten den. Challenging the Chip-ek (Txipari desafioka), zein injustua eta pozoitsua den teknologia berrizko gailuen fabrikazioa. Telefonoak, telebistak edo ordenagailuak hain erraz aldatzera ohitu diren gure gazteek ona lukete horiek laburtuta bederen euskaratzea.
Argazki oina: Interneten zabor elektronikoaz aurki daitezkeen irudi zikinen artean www.ewasteguide.info-k eskainitako honek xarma puntu berezia dauka: aitonak sutan ipintzen ditu ordenagailuen memoriazko tarjetak, metalen bat gainerakoetatik bereizteko. Etxe atarian txistorra zirian erretzen ari bailitzan. Ez berak eta ez alboan bestelako garbiketak egiten dituzten langileek, inork ez dauka babesgarri berezirik. Merkatuan balioren bat duten metalak berreskuratzeko sistemarik merke eta kutsagarrienak usatu behar dituzte. Eta soberakinak, inguruetako zabortegietan geldituko dira metaturik. Herrialde aberatsetan gailu berriak zabaltzen diren aldi oro, zaharrak birziklatzen lan gehiago herrialde txiroetan ari diren txatarreroontzat.
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.
Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.