Euskara sustatzeko zailtasunak


2009ko otsailaren 15ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ultzama aldeko euskararen alde lan egiten ari den eragile garrantzitsuena Ametza Kultur Elkartea da. Euskarazko tokiko hedabideei babesa emateko sortu zen, 1996. urtean. Esan-Erran irratia eta Pulunpe aldizkaria dira bailarako euskarazko hedabide bakarrak. Ametza elkarteak kultur jarduerak eta euskara sustatzeko ekimenak ere egiten ditu. Elkartearen jarduerak bost multzotan biltzen dira, eta honako hauek dira: haur eta gazteei zuzendutakoak, hedabideak, kultur arlokoak, entitateak euskalduntzeko egitasmoak eta mintza-praktikakoak.

Esan-erran irratia eta Pulunpe aldizkaria egoera larrian daude, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak murriztu direlako. Gainera, Ultzamako Udalak ez dio diru-laguntzarik ematen Esan-Erran irratiari, euskara hutsez emititzen denez, erdaldunak baztertzen dituela argudiatuta. Batez ere, Ametzako bazkideen, Kontzejuen eta inguruko bailaretako udalen ekarpenei esker mantentzen da oraingoz. Diru-iturri berriak bilatuz eta gastuak gutxituz, euskara sustatzen jarraitzeko asmo garbia daukate bertako langileek, maldan gora bada ere.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude