Apátrida, herririk gabea

Aitor Albistur
XDZ / A. Elosegi
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
I
Lainopean, eguzkitan,
ateri edo euritan
ilunaren irrikitan
nabil hamaika alditan.
Arratsaldeko zortzitan
jarria daukagun zitan
ilargiaren argitan
eguna hausten da bitan.
Bertako hainbat begitan,
keinu eta aurpegitan
nabari dut gehiegitan
dabiltzala inbiritan...
Umore ona patrikan
dudala noa bisitan,
ondo asko baitakit han
tristetzen dela sarritan.
 
II

Goizean goiz jeiki ahala
kotxe barruan noala
lan ordutegi zabala
da arazo printzipala.
Nahiz izan egun pattala,
nahiz izan egun makala,
gogoan daramadala
joaten da berehala...
Zin dagit bere magala
lasaigarria zaidala,
hain delako zerbitzala,
zintzoa eta leiala.
Nahiz jakin zor diodala
noizbait esatea hala,
munduak entzun dezala
bihotzez maite dudala.
 
III

Gaurkoan ezinegona
duenaren lehen sintoma
da bere ileko goma
norbaitek jarri diona.
Hau usaina dariona!
Channel 5aren aroma,
hain da aroma sakona,
heltzen dela handik hona...
Jantzia duenez gona
nik oparitu niona
eragin du zoriona,
berea eta biona.
Nahiz ta hau ez den Erroma,
nola den nire Madonna,
esan diot: “Jo, ze ona!
Zein guapa zauden amona!”.
 
IV

Zaharren egoitzako gela
zaharkituaren umela
biok barruan gaudela
bilakatzen da epela.
Berak jarri du mantela,
nik marrubizko pastela
laurogeita hamar kandela
distiratsu dituela.
Opari gisa kapela
moderno bat nahi zuela,
banekien hala zela;
badaki banekiela...
Negarrez hasia dela
zabaldu zaio rimmela,
bere poztasun itzela
hedatu nahian bezela.
 
V

Baina, pozik dagoenak,
ez dauzka hain urrun penak,
sarritan oroitzapenak
baitira lagun txarrenak...
Luze bizi izan denak
ezin ditu ahaztu denak:
gerrate zibilarenak,
emigrazioarenak...
Caceresetik gehienak
ekarri zintuzten trenak,
geroztik eragozpenak
gainditu dituzuenak...
Eta esaten dit senak
identitate problemak
dituela, kristorenak,
aberririk ez duenak.
 
VI

Luzatu didan gupida
begiradaren harira
momentuaren distira
momentuan itzali da.
Hitz dardartien segida
iristean belarrira,
amonaren aurpegira
jarri naiz zuzen begira:
“Laster hilko naiz ta, tira,
badaukat azken desira:
ni ez sartu lur azpira,
errautsak hobeak dira!
Bota itzazu mendira
edo itsaso erdira,
horrelako apátrida
hartuko duten tokira.
 
VII

“Garbi dago hilerriko
lurra ez duzu begiko,
beraz, ehorzteko mito
horrekin ez dut segiko.
Ez itsaso, ez mendiko
nahiak ez ditut ahantziko
ta zure errautsekiko
promesa ez dut hautsiko;
baina, beste hamapiko
urtez zarenez biziko
halako presa handiko
lutorik ez dut jantziko!
Eta ez ahaztu ludiko
bihotz onen aberriko
kide zarenez betiko
ez zarela inoiz hilko”.
 
VIII

Sentimenduek zirrara
eragitean, taupada
kopuruen gorakada
heltzen da bihotzetara.
Zahartzaroak eztenkada
emana dionez, jada
zerurako galtzadara
luzatu du begirada;
hargatik, besoetara
erakarriz, besarkada
handi batekin ikara
bidali du pikutara...
“Amona, zoaz lotara,
gaurkoa ere pasa da...
Bihar, ohi dugun gisara,
berriz elkartuko gara”.
 
Doinua: Habanera.
Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen duen XX. Zapirain Anaiak lehiaketako sail irabazlea.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude