Ni-aren moda

Eider Rodríguez
Dani Blanco
Emakumezko edo gizonezko sentitu al daiteke inor?
 
Euskaldun edo espainol sentitu al daiteke inor?
 
Elkar argitzen dutelakoan egin duzu bigarren galdera, Juanjo.
 
Bada, nire ustez, emakumezkoa edo gizonezkoa zara, sentimenduetatik aparte. Aluduna emakumezkoa eta zakilduna gizonezkoa. Bestela da, apendizea daukanak zuloa nahiago izatea. Nire ustez, hori ez da emakumezko sentitzea. Zakilarekin jaiotakoak zergatik nahi du alua? Alua dutenek egiten eta sentitzen dituzten gauzak egin eta sentitu nahi dituelako, eta bere inguruko –eta are gutxiago botereak kanonizatutakoek– zakildunek ez dituztelako gauza horiek egiten ez sentitzen.
 
Demagun, emakume sentitzen dela gizon jaiotako bat, emakume sentitzen dela emakume askok sekula egin ez dituzten arren emakumezkoei dagozkien gauzak egin eta sentitu nahi dituelako: frantses estiloko manikura hamabost egunetik behin, gizon iletsu bat maitatu, azken belaunaldiko lisagailua erosi. Horren aurrean, bi jarrera hartu ditzake: bata, gizon jaio den arren, gizontasunaren kanonari aurre egin eta sentitzen dituenak aurrera eraman; bestea, natura tronpatu egin zela barneratu eta aldarrikatu, eta zakila mozteko adina sos aurreztu bitartean, oilasko batek baino hormona gehiago irentsi.
 
Eta nazioa ez, ez da ukigarria, ez da usaingarria, ez da neurgarria. Baina elektroiak ere ez, eta hala ere, zientziak, elektroien benetakotasunean sinetsi zuen aurrera egin ahal izateko –ez dut oroitzen nori irakurri diodan–. Euskalduntasuna edota espainoltasuna, ez dago apendizeen baitan. Nazio bateko edo besteko kide izan edo sentitu, norberaren testuinguru eta bizipenei dago lotuta, eta berariazkoa da. Euskaldun, espainol, bietarik eta bat ere ez sentitzen direnak ezagutzen ditugu. Baita ere, euskaldun sentitzetik espainol sentitzera pasa diren transak, eta alderantziz.
 
Orain, modan dago androgino izatea –estetikan behintzat, hortik kanpo, gizonezkoek gizonezkoen soldatak eta emakumezkoek emakumezkoenak jasotzen baitituzte; androginia gorabehera, gizonezkoak dira emakumezkoak erailtzen dituztenak–.
Orain, modan dago naziogabe izatea. Baina oraindik eta modanago dago antinazionalista izatea. Orain, postmodernitatearen opari pozoindu bat gehiago, modan dago ni-ismoa. Eta modak, horixe dauka: modan jarri arte itsusi, lotsagarri, ezkutagarri zena, modaren babesean, eder, publikoki aldarrikagarri eta erakusgarri bilakatzen da. Modako.
 
Eta moda guztiak bezala, bob erako ile mozkeratik Zarako zapi palestinar koloretsuetara, ni-aren moda, sistemaren mesederako sortua izan da, behinola jainkoak bizi ziren lekutik bidalia.
 
Eta ez diot inori ezer aurpegiratu nahi, Katixa. Baina batzuetan, susmagarri egiten zait berripaperetan eta aldizkarietan, odol tanta, metraila, sutauts eta portzentaien alboetara, norbere buruaz aritzeko prest dagoen norbaiten argazkiarekin topo egitea. Inkietantea.
 
Orain urte batzuk bufoien papera betetzen genuen behintzat: erregearen lepotik txisteak egin eta kontrabotere bat sortzeko zirrikitu bat zabaltzen zuen idazle jendeak.
 
Baina orain, ez ote gara triste xamar gertatzen, bufoiarena beharrean, azkazala apurtu zaion erreginaren papera bete nahian?
Ez ote da interesgarriagoa ni-aren konkista nobeletarako uztea?

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude