Karetan bizia

Garai bateko lagun jendeak eta ganadu jendeak osatutako senditzarren mantenurako arta-babarrun-kui-arbi laukotea egin izan zen. Monolaborantzan gertatzen den eran, hamarkada joan, hamarraldia bizi, hamartea etorri, lauko laborantza honekin lurra nekatu egiten da. Bereziki landareok behar dituzten jakiak gero eta urriago izango ditu lurrak eta landareon arerioak ere urtea joan, urtea bizi, urtea etorri bazka ziurtatua dutela jakinki bertan gozo bizitzera ohituko dira. Luberritan izugarri emailea zen soroa, belaunik belaunez belaun pixkanaka belaunikatu, agortu egingo da. Lodi simaurtuagatik lur berak ezin emari gorenari eutsi. Udako uzta ganbaran zela, artazuriketako esamesa, berriketa, txutxu-mutxu eta zurrumurru artean urtetik urterako arto eta babarrun uzten urritzeaz ihardungo zuten. Landareak flakiak jo eta eskastearen errua ez zioten bakarrik lau labore lantzeari egotziko. Bakarra beharrean lau lantzeak arazoa zertxobait arindu, baina luzatzea besterik ez zuen eragiten. Bestela belaunaldi batek somatzen duena laukotearekin bi edo hirutara pasatzen da, arazoa ur-ardotuz eta ikusteko moldea itxuraldatuz.

Arazoaren buelta laiaz edo goldez lurra azpikoz gora jartzea ez zela asmatzea kostako zitzaien. Dozena erdiren bat mende lehenago gutartu ziren arabiarrek ekarritako karearen teknika bazela konturatu eta saiatuko zuen bateren bat etorri zen arte. Zikoizten, elkortzen ari den lurra gozatu egiten du kareak, harrotu eta landareen jakiak mugiarazi. Zenbat eta zein kalitateko, igualeko artaleak eta babarrunak bilduko zituzten kareztatutako sailetan. Bala-bala, soroz soro, ahoz aho, ziztu bizian egingo zuen kare-berriak Euskal Herri hezea aldenik alde, agudo asko! Karearen mirakulua halaxe hartuko zuten garai hartako goseteetan, mirari, eta gurtu. Etxe, soro, belaze, sagasti, iturri... dena karetzen zen. Baserriero karobi bat edo bi izango ziren, karea nahi duenak egin egin behar baitu. Karea egin berritan da-eta eraginkorra. Gaur egun ere...

ASTEKARIA
2009ko otsailaren 08a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude