Alferrikako lana

Haserre ziren joan den astean Debabarrenako eta Busturialdeko euskara teknikari bat baino gehiago. Zikloia zela-eta SOS Deiaketik etaOsakidetzatik Udaletara oharra bidali zuten, herritarrentzako aholkuekin. Biak gaztelaniaz. Euskara teknikari batek dio, e-postaz, presaka eta korrika ibili zela horiek itzultzen, eta era berean, imajinatzen ari zela inguruko zenbat Udaletan ariko ziren ohar ber-berak euskaratzen. Jendea, denbora eta dirua alferrik galtzen. Jaurlaritzak bietara bidali izan balitu bi oharrak!, zioen euskara teknikari amorratuak.

Testu bera behin eta berriz itzultzeak itzulpen memoriak ekarri dizkit gogora. 2163. zenbakian (2008-12-14) itzulpen memoriez egindako artikuluan azaldu genuen administrazioan, batik bat, Udaletan nola oso-oso antzeko testuak itzultzen diren, eta nola gero dirua inbertitzen den itzulpen memoriak sortzeko, askotan alboko Udalekoaren tankerakoak.

Joan den astean bi eguneko jardunaldiak egin zituzten Erabilera planak herri administrazioetan gaitzat hartuta. 200dik gora lagun bildu ziren, eta han-hemenka irakurri ahal izan dugunez, euskara teknikariek eta itzultzaileek administrazioen arteko sarearen oinarriak sendotuko diren itxaropena dute.

Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude