Gizakiak ehizatzen, arrantzatzen edo biltzen dituen espezieek orain arte ezezaguna zen eran eboluzionatzen dute. Batzuek tamaina aldatuz erantzuten dute eta beste batzuek ugaltze-adina aldatuz, baina aldaketa horiek oso belaunaldi gutxitan gertatzen dira, Kaliforniako Unibertsitateko ikerlari talde batek dioenez.
Esaten ari garenaren adibide garbia Gadus morhua izeneko bakailao motak eskaini digu. Kanadako uretan harrapatzen den espezie horren populazioak izugarrizko beherakada jasan zuen 90eko hamarkadan, gehiegizko arrantzaren eraginez; baina urte gutxi batzuetan tamaina %20 txikitu eta ugaltze-adina urtebetez aurreratu zuen. Horri esker, askok sareetako zuloetatik ihes egitea lortzen dute. Ikerlarien arabera, gizakiak espezieen eboluzioan eragindako azelerazioa %50 eta %300 bitartekoa da, berez eboluzionatzen duten espezieenarekin alderatuz.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.