Europako dorrearen ekilibrioak

  • Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak hizkuntza gutxituetako hainbat aditu elkartu zituen abenduaren 19an Arrasaten (Gipuzkoa). Tomasz Wicherkiewicz poloniarra eta Bojan Brezigar esloveniarra Europaz aritu ziren eta Carme Junyent Kataluniaz.

2009ko urtarrilaren 14an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bojan Brezigar Europako Hizkuntza Gutxituen Bulegoko (EBLUL) zuzendari ohia da eta Europar Batasuneko Lehendakaritza txandan Esloveniako bozeramalea. Europako Hizkuntza Aniztasuna Lisboako Hitzarmenaren Eskutik hitzaldia eskaini zuen Arrasaten. Lisboako Itunaz, eta areago, Europar Batasunak hizkuntza gutxituekiko izan duen eta duen jarreraz aritu zen asko.
 
Europar Batasunaren hasieretan, eta geroago ere, hizkuntza gutxituen aldarrikapenak aldarrikapen politikoekin, estatu aldarrikapenekin, nahasten zituzten. Aitzakia hori hartuta Europar Batasunak hala omen zioen: “Hizkuntza gutxituak estatu arazoak baldin badira estatuek beraiek konpon ditzatela”. Europar Batasunak ez du luzaz hizkuntza politika aktiborik egin. 1990eko bukaera aldera Europa Ekialdeko eta Erdialdeko hizkuntza gutxituak lantzeari ekin zion. Gaeliko irlandarraren eta euskararen aldeko eragileek bi hizkuntza horientzako lekua eskatu zuten, baina erantzun zitzaien Ekialdeko eta Erdialdeko hizkuntzak zirela jomuga. Brezigarren hitzetan, halako zerbait uste zuen Europar Batasunak: “Europan bakean bizi gara, ez gara hasiko gauza txiki gatazkatsuak azaleratzen”.
 
Pauso txikiak eman ziren noski; hasieran norbanakoa bereizkeriarik gabe tratatu behar zela esan zuen Batasunak, gero aniztasuna aberastasuntzat jo zuen. Alabaina, hizkuntza gutxituak zuzenean ez ziren aipatzen.
 
2004. urtean gauzak aldatzen hasi ziren. Ordura arteko Batasuneko 15 kideak ezer gutxi arduratu ziren hizkuntza gutxituez. 2004tik aurrera ordea, Polonia, Txekia, Balkanetako hiru estatuak eta beste sartu ziren eta haiek etxean nahiko lan bazutenez, hizkuntza denak hartuta abiatu ziren Europara.
 
Lisboako Itunak esperantza sortzen dio Brezigarri, baina aitortzen du 2009a ez dela garairik onena hizkuntza kontuez aritzeko. Nazioartea ez dago hizkuntza gutxituez kezkatzeko, krisia dago guztien gogoan. Garai onak izan omen ziren 1990eko hamarkadan, 2004an estatuak gehitzearekin itxaropena piztu zitzaion, baina orain mundu mailako krisian gaude. Hala ere, baikorra da esloveniarra, 1980ko hamarkadan baino hobeto omen daude hizkuntza gutxituak Europan eta une egokiaren zain egon behar dugu.
 
Junyent katalanak hiztunen erantzukizuna nabarmendu zuen hitzaldian, Wicherkiewicz poloniarrak norbanakoaren estimua eta Brezigarrek hizkuntza politikaren eta diruaren aurretik jarri zuen hiztunen kontzientzia. Norberaren nortasunaz kontzientzia izateaz adibidea eman zuen: munduan sakabanatuta zeuden juduak biltzen hasi ziren Israelen. Joan berriei urtero galdeketa egiten zieten: “Zer moduz moldatzen zara Israelen?” eta erantzuna: “Baliabide gutxi daude etorkinen beharrak betetzeko”. Bigarren urtean galdera bera eta erantzun bera. Hirugarren urtean: “Zer moduz Israelen?”. Erantzuna: “Oso polita da. Etorkin gehiegi dago”.

Frantzia, Errusia eta Grezia okerrenak

 
Tomasz Wicherkiewicz Adam Mickiewicz University-ko Hizkuntza Gutxituen Saileko burua da eta Hizkuntza gutxituak, balio nagusiak. Europako Koloreak hitzaldia eskaini zuen. Poloniarra hasi zen esaten Europa ez dela bereziki interesgarria hizkuntza kopurua kontuan hartuz gero. Munduko pastela erakutsi zuen eta Europako tarta zatia oso mehea zen gainerako kontinenteekin alderatuz; hizkuntza gutxi. Hori esanda, baikor agertu zen Europako hizkuntza gutxituen eboluzioaz. Europar Batasunaren politikak azpimarratu zituen, eta aldiz, Greziako, Errusiako eta Frantziakoak adibide oker gisa nabarmendu.
 
Mugak eta hizkuntzak nola ia inoiz ez datozen bat azaldu zuen, ederki koloreztatutako mapa politikoen eta mapa soziolinguistikoen bidez. Zenbat alditan datoz bat hizkuntza eta lurraldea? Europan behin baino ez. Gure iparraldeko estatu hotz hori da bakarra, Islandia. Lurralderik gabeko hizkuntzak zerrendatu zituen gero: yiddisha, romania, armeniarra...
 
Wicherkiewicz bere amonak hitz egiten zuen kashubian hizkuntzaz aritu zen hizketan. Kashubiana Pomerania eskualdean 50.000 bat lagunek hitz egiten dute. Poloniarrak azaldu zuen nola eskolan debekatuta zegoen hizkuntza, eta hala ere, nola komunitateetan gaur arte babestu duten. Norbere burua estimatzea eta prestigiatzea azpimarratu zituen. Entzule batek galdetu zion hizkuntza baloratzeko zer egin daitekeen: “Gurean turistak konturatzen dira beste hizkuntza bat daukagula, zerbait berezia dugula. Etnoturismoa praktika dezakegu, aniztasuna balio ekonomiko bihur daiteke. Erlijioaren bidez zabaldu dezakegu baita ere hizkuntza, eta familiaren bidez”. Bitxia behintzat bada erantzuna... edo ez hainbeste, kontuan izanda poloniarra dela.
Kataluniako hizkuntza saltsa
Carme Junyent Katalunian 1992an sortutako Grup d’Estudi de Llengües Amenaçades-eko (GELA) lehendakaria da. Aniztasun berria, hizkuntza gutxituendako aukera berria izeneko hitzaldia eskaini zuen. Argian ezaguna dugu Junyent, Kataluniako hizkuntz errealitateaz esandakoak jaso izan ditugu. Ñabardura batzuk gehiago jasotzea pentsatu dugu oraingoan.
 
1970eko bukaera aldera unibertsitatean sortutako mugimendua ekarri zuen gogora Junyentek. GELAren aurrekariak ziren haiek. Atzerritarrak zihoazen, Espainiatik eta urrutiagotik. Katalanaz arduratutako unibertsitateko ikasle-irakasleek ez zuten nahi etorkinek espainiarren kulturarekin identifikatzerik katalanak. Lurraldeak garrantzia du; Kataluniak berezko hizkuntza du. Katalanaren eta gaztelaniaren arteko orekarik ez du espero Junyentek, ordezkapena baizik. Bere ustez, hizkuntza anitzeko gizarteak askoz eraginkorragoak dira hizkuntza bakarrekoak baino. 1992an nonbaiten irakurri zuen bere ahotan jarritako esaldi hau: “Katalanak ez du etorkizunik izango beste hizkuntzek ez badute”. Berak ez zuen halakorik esan, baina gustatu zitzaion esaldia. “Beste hizkuntzak” Katalunian 300 inguru dira. Nola lortu elkarbizitza hainbeste kulturaren artean? Eta nola sentitu katalan? Gambiako haurraren ateraldia aipatu zuen: “Katalanez hitz egiten dudanean ez naiz hain beltza”. Eta hegoamerikar gazteek, gaztelaniaz eginda ere, integratzeko dituzten arazoak azalerazi zituen. Izan ere, gaztelaniaz bai baina Katalunian egiten ez den modura aritzen dira eta bertako gazteek aurpegiratu egiten diete gaztelania diferentea. Hizkuntzaren barietate diskriminatuak sortuak dira.
 
Entzuleen galderei erantzunez, hizkuntza babesteko hiztunen erantzukizunaz aritu zen eta era berean legeaz duen itxaropen urriaz. Beste era batera esanda, “hiztunengana jotzen dut, besteen zain egon gabe. Guk egiten ez badugu, besteek ez dute egingo”.
 
Bere diskurtsoak zenbaterainoko onarpena duen galdetu zion entzule batek. Urte luzez marginatuak izan direla eta instituzionalki orain ere hala direla adierazi zuen. Junyent eta lagunek ordea, katalanaren normalizazio bidea irteerarik gabeko zuloan ikusi zuten eta beren bidea urratu.

Azkenak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Gazteen artean apenas kontsumitzen dira euskarazko edukiak ETBen eta Primeran plataforman

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2.800 ikasleri egindako galdetegiaren arabera, plataforma digitaletan gazteek edukiak ez dituzte euskaraz kontsumitzen. Horrekin “arduratuta”... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Eguneraketa berriak daude