Brasilgo Belemen kapitalismo-ostea irudikatuko dute

  • Urtarrilaren 27tik otsailaren 1era mundu osotik iritsitako milaka militante altermundialista bilduko dira Brasilgo Belem hirian, Amazoniarako atarian. Munduko Gizarte Foroaren bederatzigarren biltzarra une oso berezian agituko da: kapitalismoa krisi betean murgilduta dagoenean.
Via Campesinako kideak
Via Campesinako ordezkariak, artaburuak eskuetan, Merkataritzako Mundu Erakundearen eta transgenikoen kontrako aldarrikapenak aurkezten 2007ko Mumbaiko Munduko Gizarte Foroan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pará estatuko (Brasil) Belem hirian urtarril honen akaberan bilduko diren altermundialistek poz bat ekarriko dute sakelean: arrazoi zutela. Sistema kapitalista goia jota zegoela, alegia. Gaurko krisia sistemikoa dela aitortzen dute orain aditu zuhurrenek ere. Baina nola jokatu krisiaren ondorengo mundua aurrekoa baino are ikaragarriagoa gerta ez dadin? Horretaz eztabaidatuko dute Munduko Gizarte Foroan (MGF), urtarrilaren 27tik otsailaren lehenera.

2001ean hasita, urtero elkartzen da MGF urtarriletan. Egun horietan militanteon etsai nagusiak, kapitalismoaren estrategiak aztertu eta antolatzen dituzten buruzagiak, Suitzako Davos-en bildu ohi dira Munduko Ekonomi Foroan. Davoserako sarbidea galarazten zaienez, globalizazioaren edo mundializazioaren kontrako mugimenduak munduko beste nonbait saiatzen dira burrunba entzunarazten, munduaren jabeen aurkako alternatibak partekatuz.

Orain arte bederatzi MGF burutu dira, Porto Alegren egindako lehenetik hasita gehienak Brasilen. 2001eko hartara kronikek diote 12.000 partaide azaldu zirela mundu osotik. Babesleak Brasilen indarrean zetorren Lularen Langileen Alderdia eta Porto Alegreko gobernua ziren. Bertan egin ziren ondoko bi MGFak, 2002koa eta 2003koa. 60.000 jenderen kopurua gainditu zen eta foroaren oihartzuna izugarri zabaldu.

Laugarrena, 2004koa, Indiako Mumbain eratu zuten eta 2005ekoa berriro Porto Alegren, 150.000 partaidetara iritsiz. 2006koa, “polizentrikoa”, hiru hiritan ospatu zen: Venezuelako Caracasen, Maliko Bamakon eta Pakistango Karatxin. 2007an Nairobin egindako zazpigarrena izan da orain arteko azkena. Baita polemikoena ere, Afrikako gizarte mugimenduek gogor salatu zutelako MGF beren nahieran darabiltela herrialde aberatsetako Gobernuz Kanpoko Erakundeek. 2008koa mundu osoan nork bere inguruan ospatu zuen, Global Call for Action edo Ekintzarako Deialdi Globala.

Bederatzigarren MGFa Amazonas eskualdearekin lotu dute. Brasilera itzuli bai, baina Porto Alegren errazkerian erortzeari ihes eginda. Antolaketa lanak bertako 13 erakundek osatutako batzorde baten –Facilitation Group– esku geratu dira, lan-taldeotan banatuta: komunikazioa, metodologia, erlijioen artekoa, mobilizazioa, kultura eta gazteen kanpalekua.

Mundu mailako ekitaldien ondoan, Pan-Amazoniako adarrak bere biltzarra burutuko du, gai honen inguruan: “Afro-indigenen eta mugimendu herrikoien 500 urteko erresistentzia, lorpen eta itxaropenak”.

Gainerakoan, MGF guztietan bezala Belemgoan ere forum paralelo gehiago izango dira, era autonomoan organizatuak. Batek Amazonasko agintari lokalak bilduko ditu estreinako aldiz. Belemen elkartuko dira ere Munduko Hezkuntza Foroa, Munduko Epaileen Foroa, Munduko Parlamentariena, Zientzia eta Demokrazia Foroa eta Askapen Teologiarena.

Amazonia, drama eta itxaropen

Pará estatuko Belem hautatu izanaren esanahiaz eta 2009ko MGFak argitu behar dituen arazo nagusiez Sergio Ferrari kazetariari mintzatu zaio Antonio Martins, kazetaria hau ere eta gizarte mugimenduko militantea, Brasilgo ATTACen sortzaileetakoa, Le Monde Diplomatiquek Brasilerako –internetez– daukan bertsioaren zuzendaria. Kaosenlared gunean argitaratu da solasa.

Belem zergatik hautatu den esplikatzeko Martinsek –MGFaren nazioarteko batzordean dago– arrazoi bat nabarmendu du: Amazoniak ikurtzat daukan balioa.

Amazonian beste inon baino basatiago ageri omen da kapitalismoaren indarra, oihanaren suntsitzea, ingurunea birrintzea, baserritar eta indigenak erailtzea, krimen antolatua, latifundismoa, estatuaren ahuldadea... Baina horrekin batera, Martinsentzako “Amazoniak erakusten du gizakiaren eta naturaren arteko bestelako harremana antolatzeko posibilitatea”. Alegia, basoa bizirik dagoela oraindik %80an, mugimendu zibilak indartsu daudela, emakumeen erakundeak tartean, indigenenak, kooperatibak, nekazaritza organikoa, bidezko merkataritza, eta abar. “Laburtuz, Amazonia da gaur planetaren suntsiketaren ikurra, klimaren suntsiketa handiagoak iragartzen dituena, baina aldi berean zibilizazio post-kapitalista posible dela ere iragartzen du”.

Mundu osoa kutsatu duen krisi ekonomikoak eta bere ondorioek izan behar dute, derrigor, Belemgo MGFko gai izarrak. Gauza garrantzizko bezain bitxiak gertatu baitira hilabeteotan. Nabarmenena, estatuak bankuen eta korporazio handien salbatzeko diru pila itzelak gastatzen ikustea. Estatuek, planetako txiroenen gosea eta gaixotasunak arintzeko mugimendu sozialek dirua eskatzen zutenean aski diru ez zeukatela erantzuten zieten estatu horiek, orain martxan jarri dituzte bileteak inprimatzeko makinak sistema salbatzeko.

Horren aurrean, altermundialista askok moduan, Martinsek kultura politiko berria aldarrikatzen du: “Salatzea lehenesten zuen kultura politikoa gainditu beharra daukagu, horrek aldaketak uzten baizituen agintea hartuko omen genuen egunerako. (...) Jendea larri dago eta erantzun zehatzak nahi ditu. Erantzunik ez badugu eskaintzen, sistema salatu baina irteerarik erakusten ez badugu, arriskua dago jendeak ultra-eskuineko posizio sinplistetara jotzeko alternatiba bila”.

Ziklo ekonomiko berriak dagoeneko erakutsi du belarria: jende gehiago lanik gabe, produkzio sarearen berregituraketa, eskubide sozialen galera, produkzioa urrutira lekutzea... Faxismoa, xobinismoa eta arrazismoa hor zeuden beroaldi ekonomikoan, eta izozteak indartu ditzake. Aldi berean, altermundialistek kapitalismoaren balioen gezurraz ziotena egia suertatu da. Ikusi baizik ez dago nola babestu diren amatxo estatuaren magalean neoliberal guztiak finantzak hankaz gora jarritakoan.

Altermundialistak gaztetxo harrapatu ditu krisiak. Lehen mespretxatu zituztenek orain erantzun finduak eskatuko baitizkiete. “Badakigu –Martinsen hitzak– posible dela post-kapitalismoaren haziak loratzea sistema indarrean egonik ere; logika alternatiboak landu daitezkeela; batzuetan lokalegi edo ingenuo izanik ere, milaka eraldatze ekintza egin eta mundu mailako ekintza sendo bihurtu behar ditugula; subjektu sozial askok hartu dezaketela parte horretan. Galdera da: krisiarentzako gure erantzunak multiplikatzeko gai den masa kritikoa biltzeko ahalmenik ba ote dugu dagoeneko?”.

Bestelako mundua eskatzetik eraikitzera dagoen aldea izanen da aztergai Amazoniako Belemen.

Argazki oina: Via Campesinako ordezkariak, artaburuak eskuetan, Merkataritzako Mundu Erakundearen eta transgenikoen kontrako aldarrikapenak aurkezten 2007ko Mumbaiko Munduko Gizarte Foroan.

Informazio gehiago


Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude