Arantzazu berrira, Mariano Errastirekin

  • Mariano Errasti ::Arantzazu berria bidean gora

    Arantzazu Edizio Frantziskotarrak

    orrialdeak ::164

    prezioa ::14€


2009ko urtarrilaren 11n
Mariano Errastik euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu du Arantzazu berria bidean gora liburua. Paulo Agirrebaltzategi arduratu da euskarazko itzulpena egiteaz. Liburua, narrazioa eta saiakeraren artean dago, Unamuno eta enparauek egindako “bidaia apunteen” generokoa da, egilearen esanetan. Bi partetan banatua dago: aurrenekoan, Arantzazura igo bitartean ikusitakoez mintzo da Errasti; bigarrenean, bidaia historian zehar egin du, Arantzazuk azken 50 urteetan izan dituen aldaketetan barrena. Euskal literaturak Arantzazurekin izan duen harremana islatzen da liburuan, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga, edota Joxe Azurmendiren aipuak tarteko.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude