Gobernagarritasuna, etika eta herritarrak

Azpeitiko udalbatza
Andoni Canellada / Argazki Press
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Inazio Uriaren hilketak udal eraketaren ohiko biharamuna utzi du ANV-EAE gobernuan den lekuetan. Batetik, Madrildik aztertzen dituzten mugimenduak daude, gobernuan dagoen alderdiaren beharretara indarrean jarriko direnak ala ez. Bestetik, udalaren bertako indar harremanen neurketa berria azaleratzen da. Lehenik eta behin, komeni da azpimarratzea indar harreman berri batek gehiengo zaharra alboratzen badu, hori zilegi dela demokrazian. Azpeitian orain arte izan den udal eraketa da horren lekuko, EAJren gehiengoari beste gehiengo bat nagusitu zitzaion eta kito. Eta kasu bakoitzak mereziko du dagokion balorazio politikoa, baina ez dago gehiengo berriak osatzeko zilegitasuna zalantzan jartzerik.

Zeren gainean eraiki, ordea, gehiengo berria? Azpeitiko ANVk, EAk eta Aralarrek ez zuten halako hilketarik aurreikusiko seguruenik -ohikoan beti bestearen etxean gertatzen da-, baina biolentzia eta gatazka medio arazorik izan zezaketela bai, horregatik hitzartu zuten gisa eskubideei buruzko puntu orokor bat, jakinik horrek une hartako akordioa gauzatzeko baliagarria zela, baina zerbait gertatuz gero, horrek ezer gutxirako balioko zuela eta unean uneko erabakiak hartu beharko zituztela, bakoitzaren jokaeraren arabera. Hala izan da, eta EA eta Aralarrek udal gobernua utzi dute.

ETAk euskal politikan ez duela eragin behar esaten da, baina behin eta berriro erakusten da baldintzatzen duela, eta nola gainera. Ez badu eragin behar, ez dadila ETAren jarduna kontuan hartu eta listo. Baina zentzu bako kimera da hori. Eta horregatik ez du zentzurik esatea ETA izango ez balitz moduan jokatu behar dela, sarri politikari askoren artean entzuten den bezala.

Ez da ona ez eraikitzailea gobernagarritasuna ETAren aurkako jarreran oinarritzea. Batetik, hori ANV -edo dena delako sigla- zeharka ETArekin parekatzea delako; Ajuria Eneko Itunean saiatu zen hori eta emaitza porrota izan zen. Baina kontua da, gobernagarritasuna are eta argudio ahulagoen gainean egituratzen dela oraindik, ETAren atentatua ez kondenatzearen gainean hain zuzen. Uriaren hilketak Azpeitiko herritarren gehiengo oso zabalen arbuiatzea eta gaitzespena ekarri du, eta ANVk jasan beharko ditu hilketa ez arbuiatzea edo ez gaitzestearen ondorio politikoak. Baina ANV ez da atentatuaren egilea, ez du ados egon beharrik atentatuarekin eta, gainera, seguru, ANVren hautetsi eta boto emaile asko ez dagoela ados hilketa berri honekin. Hori egitea, EAJ, EA edo Aralarri ilegalizazio politiken ardura egoztea bezala da.

Pertsona baten hilketa da giza eskubideen urraketen adierazpide gorena, baina giza eskubideen beste urraketa asko ere badira Euskal Herrian, joan den astean atxilotutako ustezko etakideen tortura salaketek argi adierazten duten moduan. Gobernagarritasuna edo akordio politikoak giza eskubideen etikaren oinarrian aztertu behar badira, modu orokorrean egin behar da, eta ez bakarrik ETAren hilketen kasuetan bakarrik.

Gobernagarritasuna ETAren kondena edo gaitzespenaren ardatzean eraikitzean, herritarrei proiektu politiko desberdinak gauzatzeko dituzten eskubide eta aukerak ezabatzen zaizkie. Hirigintza, politika sozialak, zerga bilketa, kultura eta abarrei buruzko hainbat ikuspegi dituzte alderdi politikoak, eta dena ETAren kondenapean estaltzen bada, errealitate anitza ukatzeaz gain, herritarrek ikusmolde desberdinak garatzeko duten eskubidea nabarmen kaltetzen da. Azpeitian -edo Arrasaten...- botere aldaketa izan daiteke eta zilegi da, baina botere jokoa da, ez etika edo ETAren aurkako eraginkortasun kontua. ANVk ere atera beharko ditu bere kontuak, koalizio gobernuek sarri dakarzkie deserosotasunak kideei, baina deserosotasun maila batzuek gainezka egiten dute eta orduan ura, saihetsi eziniko moduan, mahaian barreiatzen da, bazterretik jauzi eta lurrean galdu arte.

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude