Mikel Laboari eskutitza

Xabier Paya
Iñigo Azkona
Getxo, 2008ko abenduak 8
 
Aupa Laboa, zer moduz zaude? Ni, ez nahi bezain ederto, zure CDak entzuten hasi eta harritu naiz seko: Txoria txori kantua jarri eta a zer ezusteko! Txori-saldo bat leihoratu zait erlaitzean pausatzeko eta guztiak prest egon dira hego gabe gelditzeko.
 
Esango duzu: nor da tipo hau? Zer nahi du nik esatea? Lasai ez baitut espero kartak erantzunik izatea. Soilik nahi nuen hitz hauen bidez zuri gogoraraztea, oraindik ere hemen ez dela zilegi ihes betea, baina bakea lor dezazula, nonbait balego bakea. Aizu, Izarren hautsa ez al da bizitzaren melodrama? Gazteon esku utzi nahi duzu geroa sortzeko lana, baina ez dakit beteko dugun zure kantuen esana: dirua lotu behar baitzuten irits ez zedin gugana eta uste dut dirua dela gu geu lotuta gauzkana.
 
Poesiaren min izaten da herrira heldu ezina, baina zeuk kantu egin zenuen olerkien hitz samina. Euskal poetek, zor dizutenez hain fabore atsegina, goiko zeruan gordeko dute luzaro zeure arima, nahiz han ez duten estimatuko beheko zeruan adina. Zuri eskerrak mapagoa da Euskal Herriaren mapa, herri kantuak berreskuratzen maisua izan zara ta, baina gerora zer egingo dut sumatzean zure falta? Sinetsi nahi dut joan zarela testamentua lagata: “Mende oso bat iraganen dut zure ondoan koblaka”.
 
Dena den, lasai, nolabait badut, nahiz ez mintzatu elkarri, zure hortzetan amatatu den azken antsiaren berri; baina ez eskatu bihurtu dadin beste batenetan irri: begiak malkoz mintzatzen dira, oroitu zaitzagun sarri, eta tristura izan dadila lehen irri horren ongarri.
 
Doinua: “Amodioa gauza tristea”.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude