Nondik da irteera?

  • Amaia Iturbide::Labirintoaren orduak

    Erein, 2008

    orrialdeak::129

    prezioa ::14€

Labirintoaren orduak definitzeko zaila den liburua da, aberatsa eta askotarikoa. Ez alferrik, 2003 eta 2007. urteen artean bildutako uzta oparoaren zati bat dakarkigu autoreak, eta igartzen da, noski, ale batzuk udaberrikoak direla, beste batzuk udazken tristeago batekoak.

Tonu eta gaien aldaketak bakarrik ez, zatirik zati teknikaren eta poesia egiteko moduaren aldaketa nabarmenak ere badaude. Batzutan eite tradizionala darabil –errepikapenak, hizkera laua eta sakona, berba pisutsuak– eta beste batzutan jolasa eta esperimentazioa –lerro hautsiak, enumerazio zoroak, hizkuntza apur bat behartzeko gogoa–. Hermetismotik arintasunera momentu batean pasarazten zaitu.

Baina batez ere sinboloa, hitzak ostean daukan irudia baliatzen du Amaia Iturbidek. Liburuko labirintoak sinboloz eta keinuz beteriko igarobideak dira, beste hitz batzuen gainean pozaren edo tristuraren esanahia jartzeko ahalegina egiten baitu behin eta berriro: pinturarekin emozioa lortzen duenak legez, ezer ez diren hitzekin nahaste interesgarriak lortzen ditu. Horregatik poema bakoitza ondo lantzen du, arlo semantiko bakar batean mugitzen ahalegintzen da, eta hitz itxuraz suabeekin ideia indartsuak adierazteko gaitasuna dauka. Poesia sinbolistarekin badauka kidetasunik, beraz, Iturbideren poesiak. Ideia forma finekin janzten du beti, metafisikara egiten du sarri, eta errima, hotsa, erritmoa... jagon eta lantzen ditu. Emozioen poesia da, poesia kontzientea, bilbotarrak egiten duena. Samurra, arean gogorra eta erlijiozkoa ere bai noizbehinka, hitzaren esanahi intimoenean.

Bertso errimatutik sasi-prosaraino, urjauzirik urjauzi, jolasten ariko bagina legez azaltzen dizkigu poetak bere kezkak eta pozak. Eta horrek ez dio, hori ere esan egin behar da, liburu anitz honi bat ere batasunik kentzen. Joko tipografikoak egiten ditu ia-ia lerroen luzerarekin, hitz-zerrendekin eta baita collage arraroekin ere –berea nahastuz han-hemenka irakurtzen dituen esaldiekin, airean dauden ideiekin–, baina poemak gutxitan galtzen du musikaltasuna, egitura sendoa eta leuntasuna. Eta hori meritua da hain labirintikoa den eremuan, haikutik digresio luzera erraz pasatzen den liburu honetan. Eta sinpletasunean unibertsala iritsi gura duen lan guztietan bezala, nahikoa da batzutan poema bat, irakurketa osoak merezi izan duela jakiteko: “Zauririk mingarriena:/ egiaren gezurra.// Zauri hau jabaltzeko/ ez edan ardorik mikatzena,/ baizik-eta ardo eztiari darizkion/ garratz punttu bateko zenbait ur xorta”.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude