60 urte eta gero zer?

Francisco Javier Caballero
Dani Blanco
1948ko abenduaren 10a. Bigarren Mundu Guda amaitu zela hiru urte igarota eta Lehen Mundu Gudaren ondorioak oraindik ahaztu gabe zeudela sortu zen Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala. Gerraosteko testuingurua zen nagusi. “Bigarren Mundu Gudaren ondorio lazgarriek horrelako deklarazio bat sortzeko espiritu politikoak prestatu zituen eta bere beharra agerian utzi zuen”, azaldu digu Francisco Javier Caballero EHUko Zuzenbide fakultateko katedradun eta zuzenbidearen filosofia irakasleak.
 
Caballerok, alabaina, argi utzi nahi izan du giza eskubideak gizakia bera bezain zaharrak direla: “Giza eskubideak gizakiari berari dagozkio”. Alegia, gizakia izateagatik ditu eskubide horiek. “Beste kontu bat da publikoki onartzea, edo konstituzioan ezartzea”. Nolanahi, ezin uka daiteke Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala sortzeak berebiziko garrantzia izan zuela. Alde batetik, eskubideen alorrean garai horretan zegoen hutsunea bete zuen, eta bestetik, unibertsal izateko jaio zen. Gainera, deklarazio horri esker, gizakiak gizaki izateagatik eskubide batzuk zituela azpimarratu zen. Ondorengo legislazioetako –bereziki, konstituzio demokratikoetako– euskarri axiologiko bilakatu zen deklarazioa eta, hortaz, eskubide horiek oinarrizko eskubide moduan konstituzioetan barneratzen joan ziren. “Eta horrek esangura berezia du, hortik aurrera deklarazioko eskubideak betetzea exiji daitekeelako”. Alta, eskubideak konstituzioan barneratzeko prozesua geldoa da eta oraindik orain, herrialde demokratikoak pixkanaka doaz beren konstituzioetan eskubideak barneratzen. Dena den, eskubideak konstituzioetan idatziak izatea gauza bat da, eta beste bat, eskubide horiek egunerokoan betetzea. Ezaguna denez, herrialde askotan giza eskubideak automatikoki bortxatzen dituzte eta horren aurrean, salaketa asko egin izan dituzte hainbat elkartek.
 
“Eredu liberalean gero eta gehiago urratzen dira giza eskubideak, eta gero eta erabilera instrumentalagoa ematen zaie”, dio zuzenbidean adituak. “Merkatuaren eta autoerregulazioaren ereduan giza eskubideak oztopo dira, ez bada interes politikoek bultzatuta erabiltzeko”. Dena den, batzuetan eskubideen urraketa zenbait herrialderekin –Ekialdeko, Afrikako edo Arabiakoekin, kasu– baino ez da lotzen, eta badirudi Mendebaldeko “herrialde demokratikoak” gaitz horretatik salbu gaudela. Caballeroren hitzetan, horretan zerikusi handia du herrialde askok beren buruaz egiten duten propagandak: “AEB dugu seguruenik eredurik argiena; giza eskubideen babesle sutsu agertzen den herrialde horretako estatu askotan, heriotza zigorra dago indarrean, eta gerra erabiltzen da demokraziaren eta giza eskubideen izenean. Gainera, preso askori ez zaie inolako eskubiderik bermatzen, animaliak izango balira bezala tratatzen dira”. Hitz horiek entzutean ezinbestean gogoratzen da bat Guantanamoz. Baina AEBak ez da multzo horretan sartzen den bakarra, eta gertuago ere adibide garbiak ditugu. Hain zuzen, eskubideen “osasuna” neurtzeko baliabiderik badago: NBEko Giza Eskubideen Batzordeak sei urtez behin estatu bakoitzean giza eskubideek bizi duten egoeraren gaineko txostena egiten du. Berriki, Espainiako Estatua aztertu du batzorde horrek eta txostenean datu kezkagarriak jaso ditu.
 
Liberalismoa vs. giza eskubideak

Egungo joera zein den ikusirik, etorkizun beltza dute giza eskubideek. Caballeroren ustez, “autore askok babesten dugu munduak etorkizuna izan dezan liberalismoa zokoratzea dela aukera bakarra, eta alor guztietan giza eskubideen garapena sustatzea; bestela, etorkizuna ez da batere oparoa izango”. Horretarako, baina, nahitaezkoa da jabetzea egungo bideak ez garamatzala inora, besteak beste, “egun, planeta guztia suntsitzeko adina energia nuklear dugulako, baita poluzioaren minbizi geldoa ere”. Arrazoi horiek medio, etorkizunean aldaketa esanguratsuak ikusiko ditugula uste du, jendeak bizitzarekiko ikuspegia aldatuko duela, eta hor aurkituko dutela giza eskubideek beren garapenerako abiapuntua.
 
Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala ez da loteslea, ez derrigorrezkoa. Hori oztopo da eraginkorra izateko, giza eskubideak urratzea oso merkea baita. Baina derrigorrezko bihurtzea ez da erraza, 48ko Mendebaldeko deklarazio horretaz gain beste deklarazio batzuk ere badaudelako; hala nola, Beijingoa, arabiarra edo afrikarra. “Arazoa da deklarazio horiek ere unibertsal izan nahi luketela”, azaldu du Caballerok. Kultura eta filosofia ezberdineko deklarazioak dira, bizitza ulertzeko modu desberdinak erakusten dituztenak. Beraz, bakarra munduan inposatzea lan nekeza da. “Horri gehitu behar zaio potentzia handiek giza eskubideak nahi dituztenean soilik hartzen dituztela aintzat eta, hortaz, zein neurriraino interesatuko zaie deklarazioa derrigorrezkoa izatea?”.
 
Gainera, zuzenbideko filosofo moduan, gizartea ahalik eta gutxien arautzearen aldekoa da Caballero. Gizartean baloreak berrezarri behar dira eta hori baloreetan oinarrituriko hezkuntzaren bidez lor daiteke soilik. “Jendeak kontzientziak eskatzen diolako bete behar du bere eginbeharra”. Giza eskubideak balore bakarrean laburbiltzen direla ere gogoratu du: “Duintasuna; pertsona orok duintasunaren kontzientzia izango balu, nahikoa izango zatekeen giza eskubide moduan”.
 
Caballeroren aburuz, maila pertsonalean giza eskubideekiko kontzientzia areagotuz doa, baina, aldi berean, desoreka bat nagusitzen ari da: “Denok nahi ditugu eskubideak izan, baina inork ez du ezeren ardura hartu nahi”. Zentzu horretan, gogorarazi digu gizartean bizitzeko ezinbestekoa dela elkarrekintza.
Deklarazioaren sorrera
1945ean, Nazio Batuen Erakundeko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak Giza Eskubideen Batzordea eratu zuen. Bertan, NBEko kide ziren hemazortzi herrialdeetako ordezkariak biltzen ziren, eta giza eskubideak babesteko baliabideak sortzeko ardura egokitu zitzaien. 1848ko abenduaren 10ean, Parisen, NBEko Batzar Orokorrak Giza Eskubideen Deklarazioaren egitasmoa bozkatu zuen, eta 48 aldeko, zortzi abstentzio eta kontrako bozik gabe aurrera atera zen. Giza Eskubideen Deklarazioa hitzaurre batez eta 30 artikuluz osatuta dago. Artikulu horietan biltzen dira izaera zibil, politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala duten eskubideak.

Azkenak
2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: larunbatean Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


“Traumak eta deserrotuta egoteak saharar guztion bizitzak zeharkatzen ditu”

Munduko gatazka ugariak kontatzera ohituta, oraingoan bere gatazka propioari jarri dizkio berbak Ebbaba Hameidak (Tindufeko errefuxiatu guneak, 1992) bere lehen eleberrian: Flores de papel (Paperezko loreak) (Peninsula, 2025). Hiru belaunalditako emakume banaren istorioak... [+]


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Hana Zjakic. Inguruari adi
“Ez nintzateke ase sentituko, lau urteren ostean, hemengo kulturaz eta hizkuntzaz ezertxo ere ez baneki”

Iaz ezagutu nuen Hana Zjakic, Bollotomaseko bertso-saioaren aurretik mahai-buelta berean suertatuta. Ingelesez egin behar niola aipatu zidaten. Eta ni, orduan, kezkatu egin nintzen, ea saioan bertan inor arituko ote zitzaion xuxurlari. Lasai egoteko esan zidan berak, lehenago... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


Eguneraketa berriak daude