Alegintza vs. Ahalegintza

Sugeak begiratzen dionean txoria nola, halaxe geratzen da bat baino gehiago auzoko arbolan sagar ale bikain biribila ikustean: liluraren liluraz zorabiatuta. Eta halaxe hartzen dute erabaki estrategiko nagusia: “Horrelako ale mardulak behar ditugu gurean ere, auzoan estima gaitzaten!”

Hortik aurrera, zoroan habia eginda, alegintzara bideratzen dira baliabideak oro, alea ez den beste guztiaz ahaztuta. Egin ditzagun, buztinez, argizariz edo plastikoz bada ere, sagar ale ikusgarriak.

Sagarrak, ordea, adaxka du euskarri ezinbesteko, eta adaxkak adarra, eta adarrak enborra, eta enborrak sustraiak, eta sustraiek lurra, eta lurrak ere ez du berea emango behar adina euri eta ongarri ez baditu. Ekosistema egoki bat eta ahalegintza luzea, horra benetako sagarrak sortzeko bide bakarra.

Liburu baten atzean –edo azpian– idazle bat dago aurren-aurrenik. Hurrena, liburua argitaratzeko arriskua hartzen duena, argitaldaria. Ezinbesteko bi osagai horiez gain, banatzaileak, kritikak, liburu-saltzaileak, erosleak eta irakurleak osatzen dute liburuaren ekosistema.

Argitaletxeak badu, liburua esaten diogun objektu fisikoa erditzeaz gain, beste funtzio bat, oso garrantzitsua: galbahearena, gustuak gustu kaleratzen diren liburuek gutxieneko maila dutela ziurtatzea. Alde horretatik, interes orokorreko erakunde izendatu behar lituzkete argitaletxeak (funtzio hori betetzen dutenak behintzat).

Sagarra sagarrondotik eta liburua argitaletxetik, horra gauzak nola sortzen diren. Liburugintza sendotu nahi bada, argitaletxeak zaindu behar dira, eta ureztatu, eta ongarritu.

Laguntza sistema honek apenas balio duen horretarako, diskriminaziorik eza baitu irizpide. Durangoko Azokak urteko diru balantzak orekatzeko balio diezaieke literatur argitaletxeei, baina sekulako disfuntzioak sortzen dizkie lan prozesuetan. Euskadi Sariak, primeran antolatuko balira ere, lustre huts dira, eta zoro lana da hutsari distira ateratzen saiatzea. Hedabideek, oro har, gertakari sozialtzat hartzen dute liburua, eta, salbuespen gutxi-gutxi batzuk salbu, nekez eskaintzen dute kritika izena merezi duenik. Azken datuen arabera, irakurle sutsuak omen gara euskaldunak... Horrela dela sinetsita ere, ez da behintzat izango eskolak literatur zaletzen gaituelako...

Sistemak halako gabeziak dituela, Kafkari berari kafkianoak irudituko litzaizkioke gure eztabaidak, bai Euskadi Sarien ingurukoa, bai gizon ikusezinaren betaurrekoen sexuari buruzkoa.

Txarrena da kulturaren gainerako esparruetan ere oso antzekoak direla gauzak, aleari begira ari garela denetan, sistemaren osotasuna ahaztuta.

Norbaitek esango dit Kulturaren Euskal Plana bezalako ekimenak horretarakoxe daudela, kulturaren sistema bere osoan aztertu eta hobetzeko, esparru bakoitzeko eragileekin elkar lanean. Ekimen horren kide naizen aldetik, ez dut nik ukatuko gustura atera nintzela orain arte egon naizen bilera bakarretik, funtsezko kontuei heltzeko borondate zintzoa ikusita.

Ahozkotasunaren alorrean mundu mailako erreferentzia izan daitekeen Mintzola egitasmoa behar bezala mamitzeko ere, lan handia egiten ari dira, isil-isilik, hainbat jende, elkarte eta erakunde.

Bai, bada ahalegin zintzorik bazterretan. Hain zuzen horrexegatik da amorragarriagoa esparru jakin bat indartzen erabiltzen den dirutzaren pareko dirutza ale bakar batean gastatzen dela ikustea. Izena izen, ale distiratsu horrek, zerbait indartzekotan, ez baitu etxea indartuko, auzoa baizik.

Alegintzak apeta du orube; ahalegintzak, aldiz, estrategia. Nik garbi daukat zein orubetan eraiki behar genukeen gure etxea.

Azkenak
Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security enpresa isaraeldarrarekin sinatu duen kontratuaren aurkako kexak aurkeztu dituzte

Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.


48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


2025-06-04 | Caitlin Johnstone
Analisia
Baliteke arratoiak genozidioaren itsasontzitik alde egiten hasi izana

Urtebete eta erdiz sarraski genozidak gauzatu ondoren, Erresuma Batuko zenbait hedabidetako kontseilu editorilek hitza hartu dute, bat-batean, Israel Gazan egiten den sarraskiaren aurka. Establishmenteko gizatxar mediatikoek aldaketa usaina hartu diote haizeari.


Asteazken goizean du desalojo eguna Gasteizko Korda espazioak, eta “erresistentzia” egitera deitu dute

Astelehenean bilera egin zuten gune okupatuko kudeatzaileek 21 Zabalgunea sozietate publikoko ordezkariekin, baina ez zuten inongo akordiorik lortu. Goizeko 8:00etatik aurrera Alde Zaharreko espaziora hurbildu eta erresistentzian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.


Israelek janaria jasotzera joaten diren palestinarrak hiltzen jarraitzen du: 27 hil ditu asteartean, eta 90 zauritu

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, AEBek eta Israelek kontrolatzen dituzten laguntza humanitario banatzeko zentroetan 102 palestinar hil dituzte azken zortzi egunetan: "Gerra krimen beldurgarria da, nahita egindakoa eta behin eta berriz errepikatutakoa". Erasoa... [+]


Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil zorian zegoen ume bat artatzeko ospitaleko baliabideak “lan ordutegitik kanpo” erabiltzeagatik

Faltan Botatzen Dugu plataformak eman du gertakariaren berri, eta zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa" salatu du. Medikuak haren kontakizuna argitaratu du sare sozialetan, eta jakinarazi du lana utzi duela denbora batez: "Ezinezkoa zait baldintza... [+]


Analisia
Diruz konpondu dira “etxe barruko arazoak”

Urteroko oroimen eta sari banaketa ekitaldia egin du Ertzaintzak Arkautin, Eusko Jaurlaritzako agintarien parte hartzearekin. Duela bi urteko kronikatik aurtengora auziek edota gaiek berdintsuak izaten segitzen badute ere, nabarmena da begiratzeko moduak nola aldatu diren.


Bilboko epaitegi batek arrazoia eman dio ‘phishing’ biktima bati eta Santander bankua zigortu du

Kontsumitzaileen eskubideen defentsan, epaileek ebatzi dute bezeroak ez duela arduragabekeriaz jokatu eta bankuak 1.923 euro itzuli beharko dizkio biktimari.


Amnistia Legea konstituzionala dela ebatziko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.


“Eskola txikiak, herri eta auzo txikiak, bizirik gaude, eta hori ospatzeko elkartuko gara”

Herri txikiak bizirik dauden eremuak direla eta bizirik jarraitzeko herriari begiratuko dion eskola gakoa dela aldarrikatuko dute, aurten ere, Gipuzkoako Eskola Txikien Festan. Ekainaren 8an ospatuko dute, igandean, Ezkio-Itsason, landa guneko herri txikiak hezkuntzarako zein... [+]


2025-06-03 | Mikel Aramendi
ANALISIA | Shangri-La 2025
Elkarrizketa eta harenga nekez etortzen dira bat

Asiako herrialde gehien-gehienak bertan izateak oso izaera eta giro berezia ematen diolako, eta hedabide-estaldura ere halakoa duelako, aparteko sona lortu du hogei urteren buruan IISS-International Institute for Strategic Studies britainiarrak Singapurren antolatzen duen Asia... [+]


Ukraina eta Errusia berriz bildu dira Istanbulen, Kievek Moskuren gerra hegazkinei drone bidez eraso egin berritan

Duela bi aste bezala, mila preso inguru trukatzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, eta batak besteari 6.000 soldaduren gorpuak ere itzuliko dizkio. Trukea egiteko, Moskuk hiru eguneko su-etena eskatu du fronteko hainbat eremutan, eta Kievek Putin eta Zelenski aurrez aurre... [+]


Israeldarren %82 daude Gazako biztanleak bortxaz kanporatzearen alde, inkesta baten arabera

%56k, gainera, bortxazko kanporatze hori "are gehiago zabaltzearen alde" daude: horien esanetan, 1948an Israelek okupatutako lurretan ez litzateke arabiarrik bizi beharko.


Eguneraketa berriak daude