Durango, Durango

Iñaki Zubeldia
Dani Blanco
Juan Kruz lagunari hartu diot izenburua, Igerabidek bai baitu liburu polit bat izenburu honekin. Eta Berdintasunerako Defentsa Erakundeak sortu duen kalapitarekin ondo dator izen errepikatu hori.
 
Durango gure nortasuna gordetzen duen izena ere bada. Francoren garaian, Santa Maria elizaren arkupetan edo zimiterioan biltzen ginenean, Euskal Herriak bere izaerari eutsi nahi izan zion, bere hizkuntza, sorkuntza literarioa, musika, kultura… zainduz eta suspertuz. Geroztik, bilakaera komertzialagoa izan du Durangoko Azokak eta gauzak dezente aldatu dira. Ados. Egia da gaur egun masifikatu ere egin dela eta kulturaz kanpoko bestelako bilgune ere bihurtu dela. Baina imajinatzen al duzue Durangoko Azokarik gabeko Euskal Herri bat? Txapelarekin edo pamela batekin, nahi duzuen bezala, hori atrezzoa besterik ez baita. Durangoko Azokarik ez balego, asmatu egin beharko litzateke. Bestela gure literatura eta musika industria osoa kaput. Eta idazleek non argitaratuko lituzkete beren sormen obrak. Gure ikasleek zein material erabiliko lukete eskoletan? Garai batean bezala erdarazkoa? Garai hori ezagutu ez duenak erraz hitz egiten du, baina inori ez diot opa garai haietara itzultzea. Herri batek bere sormena bultzatu eta lagundu behar du eta Gerediaga Elkarteak inspirazio horixe izan zuen 1960ko hamarkadan. Ahalegin handiak egin dira ordutik hona euskal ekoizpena handitzeko, hobetzeko, zabaltzeko. Batzuetan kosta egiten zait hainbat kritika-torpedo irenstea, Xabier Gantzarainena kasu: “Zertarako da Durango? Zer ekartzen digu? Industria mantentzeko eta Eguberritako opariak erosteko leku bat? Euskal kulturaren plaza inportante bat? Ez bada lan kontuengatik, ez naiz arrimatu ere egingo”.
 
Hitz hauek bere testuinguruan ulertu behar dira, baina hemen ez daukat lekurik haren aipamen osoa sartzeko. Hala ere, oso gogorrak dira. Egia da hori ere badela Durango, baina hori ez al da gaurko gizartearen ezaugarrietako bat? Hori bakarrik al da Durango. Jendeak ez al du liburua, musika eta kultura erosten Durangon? Erosten badute, batzuek behintzat irakurri, entzun eta gozatu egingo dute ba gure ekoizpenekin? Hala yankien, espainolen edo frantsesen esku utzi behar dugu hori dena? Zer arraio ari zaigu gertatzen? Akonplejatu huts bihurtu al gara? Euskal psikologook lan ederra daukazue akonplejatu guztiok desakonplejatzen.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude