Atea ireki aurretik behatxulotik begiratu

Ate joka
Ate joka. Txalo Produkzioak. Zuzendaria: Begoña Bilbao. Aktoreak: Iker Galarza, Joseba Usabiaga eta Sara Cozar. 90 minutu.

Lagun handia dut Iñaki, parrandarako, muserako eta palan jokatzeko bikote paregabea. Baina biak elkarrekin bizi? Teilatu beraren pean? Hori astakeria! Zenbatetan pentsatu dugu halakorik koadrilako lagun batez? Izan ere, unibertsitario pisu eta bikote askok frogatu dute elkarbizitzarako urratsa ez dela hain erraza; badakizue, “izaera bateraezinak”. Galdetu bestela Jack Lemmon eta Walter Matthaw aktore bikainek The Odd Couple pelikulan osatzen zuten bikote bitxiari. Horiek komeriak batak bestearen maniak, ohiturak eta apetak jasateko.

Hain zuzen, Gene Sacks-en film horretan oinarritu da Ate joka, Ritxi Lizartzak itzuli eta egokitutako antzezlana. Andrex (Joseba Usabiaga) gizon garbi-garbia da, maniatikoa, txukuntasunarekin obsesionatua –posabasosik gabeko edalontziaren aurrean gaixotzen den horietakoa– eta Joxemari (Iker Galarza) berriz, zerri-zerria, bizio ugariduna, axolagabea –posabasosa zer den ere ez dakien horietakoa–. Antzezlanak bien arteko harremana jorratzen du, egoera komikoak, ezin ulertuak... azalduz. Argumentua ez doa askoz harago, ez du asmorik ere: ikusleak tarte dibertigarri eta atsegina igarotzea du helburu, barre eragitea. Eta gurekin behintzat lortu du, batez ere gidoi jostariari eta Iker Galarzaren lan onari esker. Sinesgarri ageri da aktorea antzezlanean, eta agertokian lan saiatua egin ostean izerditan blai amaitu du.

Barre egin dugu, eta bukaeran ezustekoa jaso: aretotik atera eta hara, ordu eta erdi eman dugu barruan; hainbeste? Denbora azkar pasa bazaigu, ez da seinale txarra. Gainera, mezua ikasi dugulakoan gaude: ate joka datozenean birritan pentsatuko dugu ireki aurretik.

ASTEKARIA
2008ko abenduaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude