“Neuk egin nezakeena neuk egiten dut”

Toti Martinez de Lezea
Iñigo Azkona
Irakurtzen duen bezala idazten duela dio. Idazten duen gisan entzun dugu guk. Berbatia da, baina esaten duena ez du alferrik esaten.

Itxaron pixka batean, ez zara Kukubiltxoren sortzaileetako bat izango?


Nire senarrak umeek jolasten duten hizkuntzan hitz egiten dutela zioen. Antzerki tropa muntatu eta ikastolaz ikastola ibili ginen bost urtez, xentimorik kobratu gabe. Gasolina eta bokadiloa baizik ez genituen eskatzen.

Baina ez zara erdalduna?


Nik lur hau, hizkuntza hau, gure ohiturak eta historia, gazteleraz maitatzen ikasi nituen, eta ez naiz lotsatzen. Baina gauzak zer diren, erdaldunak izatea leporatu arren, askotan erdaldunek euskaldunek baino askoz gehiago egiten dute euskararen alde.

Badakit, zuk euskal idazle kontsideratua izan nahi duzu!


Ez dago irakurlerik euskal idazletzat ez naukanik. Nire liburu guztiak euskarara itzultzeko asmoa dut, eta ez dut ulertzen hain herri txikian holako txorakeriekin ibiltzea. Gurean hiru hizkuntza hitz egiten dira eta hirurak jakin behar genituzke. Zer gertatzen da frantsesarekin?

Animo Toti, herria zurekin!


Katalanen adierazpen kultural bat denen artean dorreak egitea da, guri apustua eta erronka gustatzen zaizkigu, enfrentamendua. Gutxi gara, eta gure armak kultura eta gauzak ongi egitea dira, ez kutxazainak erretzea.

Kutxazainak ez, baina kritikak gustura erreko zenituzke.


Bitxia da, jendeak irakurtzen nau eta kritikariek ez. Eta funtzionatzea kritikarako motibo denez...

Euskararena ez, zurea da prestigio demokratikoa!


Hil ondorengo ospe bila idaztea erridikulua eta txorakeria da. Nik gaur egungo jendeari, irakurri nazakeenari, idatziz gozatzen dut. Idaztea izugarri gustatzen bazait, zergatik egongo naiz geldi?


Hamar urtean 23 liburu argitaratzea ere...


Ez dakit zergatik jartzen den literatura plano estralurtarrean. Beti esaten da “honek arrakasta dauka pribilegiatua eta entxufatua delako”, baina inork ez du hitz egiten egunero egiten ditudan zortzi orduez.

Hori ez bada pribilegioa...


Baina nik bilatu dudana. Batzuk golfean edo tutean jokatzen hasten diren adinean hasi nintzen nobelak idazten. Lana utzi eta bi urtez egon ginen soldata bat gutxiagorekin etxean.

Eskerrak egilea ez ezik, ekintzailea zaren!


Antzerkia egin nahi izan nuenean konpainia muntatu nuen. Kantatu nahi izan nuenean korua osatu nuen. Nire lurrei buruzko nobela historikoak irakurri nahi nituelako hasi nintzen idazten. Neuk egin nezakeena neuk egiten dut.

Azkenak
EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan: pikete eta mobilizazioekin hasi dute eguna irakasleek

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Sara Torres. Potentzia eta desira
“Desirak ez du berezko objekturik: polimorfoa da, eta desbideratzera jotzen du”

Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde... [+]


ARGAZKIAK | Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Zinemaldian

Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.


Iruñeko Erorien Monumentua
Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]


Eguneraketa berriak daude