Sozialismoa berreraiki

Joan den asteburuan Bush buru izan duen nazioarteko bilkura egin dute Washingtonen. Bush da planeta atzerakada globalerako bidean jarri duen finantza hondamendiaren erantzule nagusia. Hondamen hori industrian krisia eragiten ari da, milaka enpresek likideziarik gabe ezin baitute iraun eta likidezia hori bankuen kredituek ziurtatzen dute. Orain bankuen iturria itxita dago. Atlantikoaren bestaldean elkartu direnen asmoa ez da izan sistema ekonomiko kapitalista aldatzea, ezta hondamendiaren erantzule nagusiak epaitzea ere. Ez. Kapitalismoa berreraiki nahi dutenak eta Nazioarteko Moneta Funtsa banku zentral global gisa hartu nahi dutenak bildu dira han. Guztiek, Rodríguez Zapatero eta sozialdemokraziako beste liderrak barne, nahi dute sistema kapitalistak segitzea. Bilkura horrengandik eta hurrengoengandik ere, ez da gauza onik espero behar: kapital finantzarioaren diktadura. Zerbait (kontrol gehiago) aldatu nahi dute berdin-berdin segitzeko. Betikoek, bankariek eta espekulatzaileek, irabaziak poltsikoratzen jarraitzea nahi dute.

Eta ezkerra zertan ari da? Desagertu egin dela dirudi. Non daude globalizazio kapitalistaren kontrako mugimenduak? Ez al dago bestelako aukerarik? Egon behar du. Eraiki egin behar da. Venezuela, Bolivia eta Kuba, esate baterako, bestelako aukera horren norabidean doaz. Hemen, ezker abertzaleak eztabaida guneak iragarri ditu Nafarroan, gizarte kapitalista xahutzailearen, iruzurgilearen eta ustelaren ordezkoak aurkitzeko. Aitortu behar da ez dela erraza, baina ez da ezinezkoa langile eta herri xehearen beharrak aseko dituen sistema ekonomikoa eraikitzea. Sozialismoa berreraikitzea.

ASTEKARIA
2008ko azaroaren 23a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude