Besteren bartzak erraz ikusten ditugu. Zeinen erraza den irakasleak kritikatzea, fakultateko kafetegian edo ikasgelan bertan, irakasle gehienek euskara maila kaskarra dutelako nahiz askotan eskolak aspergarri mortalak ohi direlako, norbera ikasle delarik ikasle artean.
Zeinen erraza den ikasleak kritikatzea, fakultateko kafetegian –arestiko ikasle multzoaren ondoan, segur aski– edo bulegoan, klasetik atera eta erdaraz aritzen direlako nahiz ikasleek eskoletan parte hartzen ez dutelako, norbera irakasle delarik irakasle artean.
Zeinen erraza den, azken batean, nahi ez den errealitate horren erantzukizuna auzokoari egoztea. Esaerak dioenez, aise ikusten baititugu besteren bartzak, geure zorriak sumatu ere egiten ez ditugunean.
Zeinen zaila den, ordea, geure kritikak autokritikatik abiaraztea, aditz-pertsonak behar bezainbeste jokatuta: esate baterako, zer egiten dut nik, duzu-zuk, dugu-guk edota dute-haiek eskolen pisua irakasleok bakarrik ez eramateko eta, hortaz, zer egiten dut nik, duzu-zuk, dugu-guk edota dute-haiek ikasleok benetan inplikatzeko?
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!