Ez da sasoi ederra zuhaitzentzat. Inausketa helburu jakin batekin soilik burutu daiteke: fruta berdinagoa eta gehiago eta azkarrago ematea, ikazkintzarako, su-egurretarako edo materialetarako... Gaur egun, ordea, ezjakinak agintzen du. Lurreko hostoak ez biltzeagatik –orbelak kaleak zikinduko balitu bezala...–, bista jakin bat ezkutatzen duelako, “itsusia” edo “handiegia” delako... edozein izan daiteke aitzakia zuhaitza bat lepatu eta odoletan jartzeko. Argazkiko lizar-astigarra (Acer negundo) aldamenean bixkia duela ederki bizi zen Segurako (Gipuzkoan) errebote plaza zenean. Nik ezagutu ditudan espezie honetako ale ederrenak ziren... kirtenen batek mugarrotu dituen arte, artaburu alaena! Hori gutxi eta zauriak bere oneratzea zailtzeko gorriz margotuz zauriak odol bizitan nahi ditu.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.