Bahea

Sagrario Alemanek Euskonews & Median esanak: "Irakaskuntzan D ereduak euskal eremuan gora egin zuen poliki-poliki; A eredua desagertzen ari zen baina gaur egun berriz indartzen ari da. Orain beste eredu bat sartu nahi digute eta pentsatzekoa da horrek kalte egin behar diola D ereduari eta euskara ikasteari. Prestigioaren aldetik begiratzen badiogu, gure haurtzaroan euskara gutxietsi egiten zen. Gero euskarak prestigio pixka bat hartu zuen, momentu batean euskara beharrezko izanen zela pentsatu izan zen eta uste dut horretan ere atzera egin dugula. Beste alde batetik, euskararen kontra dauden batzuk ez dakit gehiago diren, baina bai harroago dabiltzala".

 

Euskararen Jatorriaren Elkarteko kideek Iruña-Veleiako aurkikuntzei buruz Diario de Noticias de Alavan esanak: "Noticias de Alava egunkariko albiste batean esaten zaigu iturririk aipatu gabe, adituen batzordearen txostena eguberritako argitaratuko dutela baina batez ere filologian oinarrituta egongo dela eta ez hainbeste arkeologoen aurkikuntzetan (...) Guretzat filma originala Iruña Okako arkeologoek eta ikertzaileek aurkitutako materialarekin idatzi dutena da, beren datazioak eta analisiekin batera jakina eta hau ezagutzeko eskubidea ozenki aldarrikatzen dugu".

 

Azkenak
Eguneraketa berriak daude