Bahea

www.blogak.com/garaigoikoa blogean Txerra Rodriguezek “Hegemonia edo (autozentroa)” izeneko artikulua idatzi du, gero eta gehiago aipatzen diren hegemonia esparruei buruz: "Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Esaldi indartsua, bezain sinplea. Ba, nire ustez euskalgintzaren adar guztiak bat datoz esaldi honekin. Izan fishmanzale, izan odriozolazale, izan txepetxzale, izan Kontseilua, Topagunea, Berria, euskara elkarte, Kafe antzoki edo dena delakoa. Gainera, askok erabili dute era batera edo bestera esaldi hau azken aldi honetan –nik neuk ere autozentramendua aipatu nuen–: Jon Sarasua, Mikel Irizar, Mikel Zalbide, Kike Amonarriz, Joxe Manuel Odriozola [blogean horien hausnarketen zuzeneko lotura dago].

Euskaldunon komunitateak hegemonia esparruak eraiki behar ditu. Eta zer demontre da hori? Ba, euskaldunok euskara nagusi izango diren esparruak eraiki behar ditugula, gure komunitatea biziberritzeko, indartzeko edo salbatzeko. Bakoitzak erabili dezala berak nahi duena. Batzuek esparru fisikoak nahiago izango dituzte (UEMA kasu), beste batzuek berriz esparru sozialak –auzo-etxe-komunitate hurbila, nahiz hurbiltasun soziala–, edo bestelako esparruak –komunikabideak, kultura, lan mundua, ...–.

Ideia totem honen inguruan euskalgintza guztia biltzeko modurik bai? Behintzat Maltzagaraino, horrek esaten zuen moduan ....".

 

Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude