Pikoketan

Pikondoa
Darion esnea eta bere hazi oparotasuna tarteko, pikondoa ugalkortasunarekin lotu eta ernal-iturritzat jotzera bideratu zuen. Txadeko kotoko herrian pikondoa inausteak antzutasuna dakarrela diote; bertako emakumeek, aldiz, esne-jariatzea handitzeko azala ebaki eta bertako izerdi-esnea biltzen dute. Afrikan bertan iparrerago, pikoa, ugalkortasuna eta barrabila hitz berak adierazten ditu; pikoa aitatu nahi dutenean, lotsaz nonbait, fruitu hau heltzen den sasoia esaten dute. Dionisos, haragikeria eta lizunkeriaren jainkoa zenari eskaintzen zioten pikondoa grekoek. Horienaren aldean zaharrak izango dira pikondoak Asian dituen izenak.

Indiako Bodh Gaian, Mahabodhi tenpluan, orain dela 2.542 urte Buda zenari bere erlijio bidea abiarazi zion “joanaldia” pikoaren generoko zuhaitz baten azpian gertatua omen da; “esnatzearen zuhaitza” deitzen diote. Hori dela eta, espezie honi sakratutasuna jasotzen duen deitura eman zaio: Ficus religiosa. Galdu den aldi bakoitzean haren aldaxkatik sortutako berri bat landatu izan dute bertan. Hainbeste urte eta gero, egungoa laugarrena dela diote haren zaintzaileek, 110 urtekoa. Adarrak zabaldu ahala hauek lurrerainoko sustraiak luzatu eta, sustraiak habe, ikaragarri hedatzen da, 700 metro bai. Budaren ondorengo hinduentzat Visnu eta Shivaren arbola da, eta sugeak bezala ernatze indarra irudikatzen duenez elkarrekin gurtzen dituzte. Espezie berekoa da Sri Lankan, Anuradhapuran, Bodhitaru edo jakituriaren arbola deitzen dutena. Bertako budistek diotenez, Asoka enperadorearen emazteak, hark zuhaitzari zion debozionearekin bekaizti, Budaren “esnatzearen zuhaitza” epaitu eta eraitsarazi zuenean, bien alaba Theri Sangamitak ezkutuan ekarritako hazi batetik sortutakoa da zuhaiztzar hau. Ereite data ezaguna duen zuhaitzik zaharrena da, 2.296 urte ditu.

Azkenak
PSC irabazi ditu hauteskundeak Katalunian, eta independentismoak kolpe latza hartu du

Itxura guztien arabera, PSCko Salvador Illa izango da Generalitateko hurrengo presidentea, norbait izatekotan. Bestela, hauteskundeak errepikatzeko aukera dago. Egungo presidente Pere Aragonés eta ERCk jaitsiera handia izan dute. Abstentzioa %41ekoa izan da.


Hiru itun zail Kataluniako Generalitateko presidente izateko

Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistaren galerak eta hemizikloa eskuinerantz eta espainolismorantz biratzeak gobernagarritasuna zailtzen dute. Maiatzaren 30eko Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak, Amnistiaren Legea bozkatu behar duenak, eta ekainaren 9ko... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean


Eguneraketa berriak daude