Pikupeko sikologoa

Pikuak
Zuriak? Bai, nonahi da zuritik, baina baita laru, urdin, gorri, ubel, beltz... ortzadarra aldenik alde du berea pikondoak, Ficus carica. Ez da alferrik fruta-arbola bihurtutako aurrenekotako zuhaitza. Hau ere geure nekazaritzaren jatorria den Asiatik dator. Kontinente haren mendebaldeko muturraren lur muturretik igaroa izango da Europara, Turkiako Cariatik, hortik “carica”.

Ortzadarreko fruituak ederrenean diren sasoian begira iezaiozu zuhaitzari ere. Toki kaskarrenean ere bizitzeko gai da. Moztaka, aldrebesa, adarje trakets eta egurje okerrekoa, hosto lakarrak, latexa edo izerdi esnetsua... gozo, fin eta leuna duen bakarra: azala. Abeltzainak ganadu edo abereari ez dio pikondora inguratzen utziko; izerdi esnetsua txarra baita. Honelako arma hostoetan, berdejalerik inguratzeko beldurrik gabe, garaia izateko inolako premiarik gabe zabalera hazten da, moztaka. Gora gabe, lur gainean hazteko egur trinko gihartsurik ez du behar. Egur makalak bateren bat baino gehiago eraman du aurretik: pikutarako tentazioari eutsi ezinik pikondora igo, adarra krask! eta di-damutzerako lepoa krask! Adarra haztean, luzetaka eutsi ezinik, lurrean etzaten da, lurra ukitzen duen horretan sustraitu, itsatsi eta alaba bat emango du. Muintegietan ere adarretik ugaltzen dira pikondoak. Erosi beharrik gabe, gustuko pikuak ematen dituen arbola topatzen duzunean, neguaren amaian metro beteko adarra kendu, luzera bereko zanga batean mutur-muturra ez beste sartu eta udaberriarekin etorriko zaizu landare berria; klonikoa, amaren berdin berdina, sexurik gabe, aitaren beharrik gabe sortua baita. Sexua da haziak dituen fruitua, sortzeko era; grekoek “sykon” deitzen zuten pikua. Horra piku, ficus, hitza beraren jatorria. Nik, beti, erlijio-beleen oinordeko psikologoak baino sikologoak nahiago, pikuetan adituak...

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude