Metalaren orroa ez da isildu

  • Euskal Herrian metal musika osasuntsu dago, eta aurkakoa dioen edonork Herriko Burdina webzinea bisitatu ez duelako da; edo bestela ez du Burdinola irratsaioa entzun. Ortots diskoetxearen inguruan ere ezer jakin gabe, nekez esan daiteke gurean heavyak lekurik ez duenik. Orain gainera Eusko Metal Label egitasmo berria jarri da martxan eszena hau bultzatzeko asmoz.
Ortots disko denda
Maddi Soroa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ortzi zeruko jainkoaren ahotsa, horixe da Ortots. Trumoia, hain juxtu. Eta trumoi horren fruitu den metal diskoetxe euskaldun honek egitasmo berri bat jarri du martxan: Eusko Metal Label proiektua. Argitaletxe gabeko euskal metal talde gazteen ekoizpenak babestea du helburu. Ortots diskoetxearen filosofiari jarraiki, SGAE erakundetik kanpoko argitalpen independenteak babestuko dira soilik; diskook Ortotsen webgunetik (www.mundurat.net/ortots) eskuratu ahal izango dira. Euskal Herrian metala hilda dagoela diotenei, ezetz, gurean rock gogorrak oraindik lekua duela baieztatzen lagunduko duen proiektua izango da. “Gurean heavyaren panorama ez da soilik betiko lau taldeen artean banatzen; kalitatea soberan daukaten hamaika talde gazte daude” dio Inaxio Esnaola diskoetxearen sortzaileak; baina taldeok hedabideek eta diskoetxeek sostengatzen ez dituzten bitartean bigarren planoan geratuko dira. Hemen da ordea diskoetxe donostiarra eta bere Eusko Metal Label egitasmoa, egoera hankaz gora jartzeko intentzioarekin.

2006an Ortots sortu zenetik lan oparoa egin dute, lau disko eta bilduma bat plazaratuz; halere proiektu berri honekin beste planteamendu bati eman diote bide. Abenduan bilduma bat argitaratuko da, proiektuaren erakusleihoa, promozio lanak egiteko ere balioko duena. Hamabost musika talde bilduko ditu. Eusko Metal Labelek hainbat talderen erreferentziak eskainiko baditu ere, diskoa da proiektuaren zati eztabaidaezina.

Argitalpenaren espiritu heavya islatzeko datu bat: 666 ale banatuko dira, 3 euroren truke. Parte hartuko duen talde bakoitzak bilduma bere kasa saltzeko aukera izango du; “taldeek nahi duten disko kopurua erosiko dute salmenta prezioa baino merkeago, eta jasoko dituzten irabaziak eurentzako izango dira” azaldu du Esnaolak. Aurreko bildumarekin egin zen bezala, gastuak eta irabaziak taldeen eta diskoetxearen artean banatuko dituzte. Kooperatiba gisako planteamendu honekin musikariek, diskoetxeak eta Eusko Metal Label egitasmoak, denek irabaziko dute; bai ekonomikoki, bai promozionalki.

Hiruko metalikoa

Metala zaletasuna izan da beti Inaxio Esnaolarentzat, eta hobby hori aitzakia hartuta, euskal panorama musikalaren alde lan handia egin du urtetan. Hasierako pausoez ongi oroitzen da: “Fanzineek Interneterako urratsa eman zuten garaian, Espainian metalaren inguruko webzine batzuk bazeuden; baina euskal heavyaren ingurukorik bat ere ez”. Saiakera ugari egin zituen ildo horretan, baina denetan erratu zen. “Gerora Burdinola irratsaioan hasi nintzen lanean; Herriko Burdinak izeneko atala neraman, eta euskal metalaren aktualitatea eskaintzen nuen”. Esnaolak buruan zuen webzinearen izaera ere halakoa zenez, izen bera erabili zuen bere sareko proiekturako: Herriko Burdina (www.herrikoburdina.net). Gune horrek hainbat berri eskaintzeaz gain, diskoen kritikak, erreportajeak eta taldeen inguruko informazioa ematen dizkio irakurleari.

Diskoetxea berriz, webzinearen eskutik etorri zen. “Halako batean, Herriko Burdinaren foroan, pertsona batek hainbat talderekin bilduma egitea proposatu zuen”. Esan eta egin. “Medio posibleak ikusi nituen, eta aurrera egitea erabaki nuen. Garai haietan diskoetxe independente pila sortzen ari zen, AntiSGAE eta AntiCopyRight-aren booma zen; Euskal Herrian baziren erreferentziatzat hartzeko adibideak, MusikHerria kasu”. Filosofia horren hedapenarengatik, eta independente izateak eskaintzen duen erosotasunagatik, lan egiteko modu horren aldeko apustua egin zen, irabazi asmorik gabeko diskoetxea sortuz.

Ortotsen sorrerarekin Esnaolak irratsaio, webgune eta diskoetxearen hiruko metalikoa burutu zuen. Gogotsu egiten duen lana dela aitortu duen arren, gogorra ere egiten omen zaio, proiektu hauek guztiak askotan bakarrik eraman behar izan baititu aurrera. Hori dela eta, Ortotsek urtean lan gutxi argitaratzen ditu, bakoitzaren banaketak eta promozioak lan asko eskatzen baitu. “Beste hainbat diskoetxe independentek akats hori egiten dute, disko ugari argitaratu, baina behar bezalako promoziorik egin gabe”. Ortotsek taldeei eskaintzen dien laguntza berriz promozio lan horretan oinarritzen da, “ezin izango baitiegu lan osoa ordaindu”. Diskoetxea autoekoizpen lagundua da. Elkarlana eta babesa dira Ortots egokien definitzen dituzten bi hitzak.

Ekaitzaren parte izateko, halere, hainbat baldintza bete behar dira, Ortotsen filosofiak aurrera egingo badu. Rock gogorra edo metal alorra jorratzen duten taldeak izatea ezinbestekoa da; “egiten dutenak interesgarria izan behar du, ekarpen bat egin behar dio musikari; metal esperimentala izan ala metal klasikoa, ondo egina izan behar du” zehaztu du Esnaolak. Kultura librearen aldeko musikariak eta euskaldunak ere izan beharko dute, “eremuak zabaltzeko proposamenak egin dizkidaten arren”. Baina Ortots euskal musika bultzatzeko jaio zen, eta hala izaten jarraituko duela ziurtatu du bere sortzaileak.

Euskal metalaren erauntsia oraindik ez da atertu, eta ez dirudi akaberarik izango duenik; gogoko duena busti dadila zaparradaren pean. Entzun nahi ez duenak aterkia etxetik ateratzea beste erremediorik ez du izango.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude