Behin sektan...

Igor Estankona
Behin sektan sarturik ezinezkoa egiten zaie ateratzea, eta ez dute bihurtu nahi, ez egia esan, baina uraren froga egiten zaie, haren gainean hondoratu barik ibiltzen direlarik, eta beste zantzu batzuk ere bai, infamatuak gogor tematzen dira ezetzean eta inoiz konturatu barik ateratzen zaie badirela, nahiz eta hurrengo egunean ustea aldatu eta ezetz esan, baina gero diote beste batzuk ere markaturik daudela eta izenak botatzen dituzte eta inork esan izan du inoiz, deskuidaturik, ezin zezakeela esan.

Eta hurrengo egunean galdetu eta ukatu. Horrela izaten dira saioak.

Tormentu eta kordelekin aitortzen dute badirela, baina izatez benetan ez direla. Tentuz ibili behar da ha ta guzti be, deabruak limurtzen ditu-ta uka dezaten egia, euren delituak astunagoak izan daitezen sakrilegio horrekin.

Baina tormentu eta kordelekin aitortzen dute badirela.

* Relación de las maléficas de Cantabria. R.M. Azkuek bildua (bertsio librea).

ASTEKARIA
2008ko urriaren 19a
Azoka
Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude