ASPO Bartzelonan: petrolio urriko aroan sartu gara

  • Urriaren 20 eta 21ean petrolio produkzioaren puntu gorena aztertzen duen elkarteak (ASPO ingelesezko sigletan) VII. biltzarra burutuko du Bartzelonan. Geologian, energian eta ekonomian adituak batuko ditu, petrolioaren urritzeak mundua nola aldatuko duen aztertzeko.
Petrolio urriko aroa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

A.s.p.o. siglak historikoak dira eta irakurleak asmatuko du horiek gogoan iltzatzen baditu: Association for the Study of Peak Oil. Alegia, petrolioaren gailurra (produkzioaren gorengo puntua) aztertzeko elkartea. Duela 10 urte sortu zuten bi irakaslek, Colin Campbell irlandarrak eta Jean Laherrère frantsesak. Geologoak biak, 1998an Scientific American aldizkarian izenburutzat “Petrolio merkearen bukaera” zeraman artikulua publikatu zuten. Albiste hau ematen zuten: mundutarrok eskura dugun petrolioaren erdia 2000. urte ingururako lurpetik aterea izango genuela eta hortik aurrera gero eta gutxiago eskuratuko genuela.

Campbell eta Laherrère lehenagoko beste geologo baten kalkuluetan oinarritu ziren aurreikuspen haiek egiteko. 1950eko hamarkadan Marion King Hubbert-ek –Shell multinazionalean lan egina bera– herrialde batean petrolio ustiapenek markatzen duten zikloa aztertu zuen. 1956an aurreikusi zuen AEBetako produkzioa gorenera 1971n iritsiko zela, horren ostean gainbehera hasteko.

Hubbert eta bere kurba gaur famatuari bere garaian askok barregarri iritzi zion, baina kalkuluak xuxen egin zituela ikusi zen 1971n, AEBetako produkzioak goia jo zuenean. Hartan oinarrituta egin zituzten mundu osorako kalkuluak Campbell eta Laherrèrek. Gero, ASPO elkartea sortu zuten 2000. urtean. Bi urte geroago Suediako Upsalan antolatu zuten munduko lehen biltzarra, jakitun talde murritza bildu zuena. Konparatu, 2007an Irlandako Cork hirian VI. biltzarrean ehunka aditu batzartu ziren, ofizio ugaritakoak, geologoak, ekonomialariak, ingeniariak, biologoak... eta gobernu askotako ministro eta agintari ohiak ere bertaratu ziren.

ASPO hizkiak gaur hogeitik gora elkartek usatzen dituzte munduan, AEBetatik hasi eta Txinara. Bartzelonan VII. batzarra antolatu duena ASPO Spain-AEREN da. Guztiak oso modu askean Peak Oil kontzeptuaren inguruan ari dira, alegia, munduko petrolio produkzioa bere gorenera iristear dagoelako segurtasunean.

Bartzelonan eztabaidatuko dena ondo ulertzeko irakurleak begiratu dezake dagoeneko iturri klasikoa den Crisis Energética webgunean. Gaztelaniazko Rebelión komunikabide digitalak ere bi artikulu interesgarri plazaratu ditu, antolatzaileetakoa den Pedro Prietoren eskutik. El desplome financiero, efecto visible de la causa oculta del cénit mundial del petróleo gaia azkar eta zuzen ulertzeko moduan dago idatzita, ingeniari batek daukan zehaztasunez.

Hau da mamia. Gaur munduan bizi diren 6.700 milioi gizakiek behar duten energiaren %86 ez dute biosfera berriztagarritik eskuratzen, lurpeko energia fosiletatik baizik. %40 petrolioak damaigu, beste %40 gas naturalak eta ikatzak, eta gainerako %6a uranioak. Energia horrekin –10.000 milioi tona petroliori dagokion energia– lurpetik beste 100.000 milioi material atera, eraldatu eta garraiatzen dugu.

Baina mundua, borobila denez, mugatua da. Hubberten kurbek erakusten dute lurpeko ondasunen ateratzeak patroi batzuk jarraitzen dituela, hots, une batetik aurrera gero eta gutxiago dagoela ateratzeko. Gaur inork ez du auzitan jartzen hau. Petrolioaren kasuan, ASPOkoek 2010 inguruan kokatzen dute puntu gorena. Kritiko dituzten ekonomialari optimistenak 2030era iristen dira. Alde handirik ez ikuspegi historikotik.

Produkzioa, gutxi izanik ere, murrizten hasitakoan ez da berriro handitzen sekula. Hori da arazoa, ez petrolioaren akabera –beti geratuko da, nekez harrapatzekoa izan arren– urterik urte %4 edo %10 urritzea. Tamalez, aldaketaz gizadia beti pasata gero ohartzen da. Hori ere konstantea da.

Ondorioak aztertzen

Dagoeneko Peak Oil ez dago eztabaidan, Bartzelonako biltzarraren goiburuak aldarrikatzen duenez: “Peak Oil, geologiatik mundu ekonomikora eta politikora”. Petrolioaren urritzearen ondorioak dituzte aztertuko adituek biltzarrean.

Lehen egunean geologiatik abiatuko dira. Hona gai nagusietako batzuk: Afrikaren garapen ekonomikoan izango duen eragina, petrolioaren gailurra lantzeko eredu matematikoak, petrolioaren eratorrien flujoak munduan zehar, gas eta petrolioz hornitzeko ondoko urteetarako aurreikuspenak...

Bigarrenean zehatzago aztertuko dira gizadiaren gain egoera berriak ekarriko dituen ondorio ekonomiko, politiko eta sozialak. Mundu osotik etorritako irakasleek esan eta eztabaidatuko dituztenez gain, Andrew Evans-ek Petroapocalypse Now film dokumentala aurkeztuko du. Irakaslez gain, petrolio konpainietako ordezkariak eta politikariak ere ikusiko dira biltzarrean.

ASPOren jardunaldiok mundu mailako krisi ekonomikoaren zalapartek estali lezakete doi bat. Komunikabideak espektakulu batetik bestera baitabiltza lasterka, herenegun gosetea Etiopian, atzo klimaren aldaketa, gaur finantz sistemaren hondoratzea eta bihar seguruenik geldialdi ekonomikoa. Aldiz, Pedro Prietorentzako ondo erreparatuz gero fenomeno guztiok daude lotuta, energiaren urritzearen aldetik. “Ekonomia klasikoak energia jotzen du dela kontsumitzeko gai bat, baina ikusi dugu ez dela.

Gainerako ondasun eta zerbitzu guztiak martxan jartzeko aurretiazko baldintza da”.

Prieto telekomunikazioetako ingeniaria da. 32 urtez Standard Eléctrica eta Alcatelen lanean aritu ondoren, energia berriztagarrietan ari da gaur egun eta laborantzako ikasketak egin ditu. Rebelión egunkari elektronikoak egindako elkarrizketan honela mintzatu da: “Munduko finantzen hondamendia iruditzen zait izango dela energiaren produkzioan goia jo dugula abisatzen digun alerta goiztiarra (...) Jende askok ez dakien arren, azken hamarkadotan pixkanaka gutxitzen joan da munduko biztanleen ‘per capita’ energia, nahiz eta zifra orokorretan izugarri handitu den, populazioaren hazkunde tasak gehiago hazi baitira energia produkzioaren tasen aldean. Baina munduko sistema ekonomiko eta finantzarioari ez dio axola milaka milioi jendek gero eta energia gutxiago edukitzea eskura, etengabeko hazkundean segitzekotan, munduko finantzek hori eskatzen baitute, utzitako kapitala bere interes eta guzti berreskuratzea ”

ASPOko arduradunen kalkuluetan, energia produkzioak goia jo duenez, hazkundean oinarritutako eskema guztia jarri da kolokan. Energia alternatiboei buruz ere hitz egingo da Bartzelonan, baina horiekin ez da ikusten epe laburrean nola ordezkatu erregai fosilei gizakiek ateratzen dieten bero guztia.

Alternatibetan sartuta, txikiagotze edo decroissance delakoa ere aipatuko da Bartzelonan. Gutxiagorekin bizitzeko hautua egina duen asko bertaratuko da. Baina oparotasunera ohitutako gizarteetan gutxik entzun nahiko dute horrelako mezurik. Beraz, “gure bizimodua” segurtatu eta hori arriskuan jartzen dutenak etsaitzat tratatzea izan daiteke ondoko urteetako politika ohikoena.

Argazki oina: Behekaldeko argazkian ageri da Marion King Hubbert (1903-1989) geofisikari iparramerikarra. Shell multinazionalean burutu zituen ikerketa nagusiak. 1956an Texaseko San Antonion antolatutako sinposio batean aldarrikatu zuen erregai fosilen hustiapenari buruzko bere teoria famatua. Iragarri zuen AEBak 1960 edo 1970eko hamarkadan iritsiko zirela lurpeko petrolioaren produkzioaren gailurrera; alegia, eskuragai dagoen urre beltzaren erdia ordurako aterea izango zuela. 1973an OPEPeko estatuek kanpoko petrolioaren iturria itxi eta yankiak egarriz itotzen hasitakoan, denek aitortu zuten AEBetan “peak oil” famatua ordurako gertatua zela. Bere esaldietan famatuena hau da: “Dakiguna erabiltzen izan dugun porrota bezain handia ez da gure ezjakintasuna”. Munduan petrolioaren erdia 1994rako gastatua izango zela aurreikusi zuen, goizegi, gero agertu denez. Urteotan ASPOko aditu gazteagoek 2000-2010 ingururako igarri dute puntu hori, eta batzuen ustez produkzioa beheraka hasi aurreko “ordoki” txikian dago mundua. Beste irudietan, goiko argazkian herritar aberatsa 4x4 kotxe handia usatzen zakurrari korrika eragiteko. Neurri eta kontsumo erraldoiko berebilok dira erregai fosilen xahuketaren ikurretako bat. Beheko komiki txikian, beste 4x4 zigantea ageri da karrikako berebil auto txikiagoen eta oinezko herritarren artean, haserre: “Kendu aurretik” dio. “Haserre nago gasolina igotzen ari delako”.
Informazio gehiago

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude