Erregaliz taldea lau neskak osatzen dute. Lagun minak dira, batzuetan haserretzen badira ere; edozein arriskuri aurre egiteko prest daude, beraietako bat egoera zailean baldin badago. Horixe egin beharko dute Maya eta amona Eli izeneko liburuan kontatzen den istorioan, Mayaren amonak alzheimerra duela jakiten dutenean. Hasiera batean Mayak ez daki bere gurasoek zergatik eraman nahi duten amona zaharren egoitza batera Oso independentea izan da beti amona, Milky bere txakurrarekin batera bizitzea gustuko du, eta ostegunetan Maya bazkaltzera joatearekin pozik da andrea. Orain berriz, etxez aldatu beharko du, eta gainera Milky txakurra ere kendu egingo diote. Zer egin dezake amonak? Erregaliz taldearen laguntza beharko du, duda gabe.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.