Londresen igarri da gerrikoa estutzea modan dagoela

  • Europan etxegintzaren burbuila Irlandan, Britainia Handian eta Espainian puztu zen gehien. Hura lehertzearekin batera gertatu denez finantz krisia, hiruok jasango omen dute denetan gordinen atzeraldi ekonomikoa. Ingalaterran dagoeneko nabarmenak dira kontsumitzaileen ohitura aldaketak.
Ekonomi krisia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Dibortzioak gutxitu egin dira krisiarekin, eta Bartzelonako El Periódico de Catalunyak esan duenez – atzo arte anekdotikoa izango zen gaiari editoriala eskainiz– agintariek neurriak hartu behar dituzte, dibortzioa ez dadin bihurtu aberatsen eskubide. Horren aurretik, Espainiako hedabideek ozen iragarri dute autoen salmenta ia erdira jaitsi dela, hiper eta superretan marka zuriko produktuak gero eta ugariago saltzen direla eta turismoa egin duten herritarrek opor laburrago eta merkeagoak egin dituztela. Hego Euskal Herrian joera berak igarri dira.

Higiezinen burbuila Erresuma Batuan urtebete lehenago lehertu zenez, AEBekiko lotura oso estua duelako, britainiarrek hilabete luzeak daramatzate finantz krisiak emaniko belarrondokoak jasaten. Hori dela eta, herritarrek kontsumitzeko moduetan egindako aldaketak dagoeneko nabarmendu dituzte. The Guardian eta The Independent egunkariak erdi mailako klaseko jendeentzat ari dira, eta herri anglosaxoietan diruaz asko hitz egiten denez, informazio ugari sortu dute krisiak jada eragin ohitura aldaketez.
“Zaparradan datozen datu berriek erakusten dute urte batzuetan kreditu bidez erosten aritu ondoren gutxi gastatzeko aroa itzuli dela”. Horrela hasi duen artikuluari David Theather-ek izenburu hau ipini dio: “Kotxetan, pentsiotan eta aurrezkitan gutxiago gastatzen da eta janari merkeagotan gehiago”. Herritarrak gerrikoa estutu nahian ari direla erakusten duten datuok eman ditu aurrerago: kotxe berrien salmenta 1966ko kopuruetara jaitsi da, zahartzarorako pentsiotan inbertitzen dutenak lehen zazpi milioi herritar baziren orain milioi bakarra dira, familien aurrezte tasa 1950eko mailara makurtu da, Sainsbury’s komertzio kateak marka zurietan salmentak %6 handitu ditu...

“Aldi efektua” aipatzen da Erresuma Batuan. Gurean Día edo Lidl efektua esan beharko genuke. Prezio merkeetan berezitutako Aldik abuztuan aitortu zuen aurreko hiru hilabetetan salmentak %20 handitu zituela, eta arerio duen Lidlek %12,3.
Komertzioaren beste muturrean, janari biologiko edo organikoen salmentak %20an jaitsi ziren. “Kontsumitzaileak abandonatu egin ditu bere ohitura etikoak jaki merkeagoen faboretan”. Sos gutxiagoz, hilabete bukaerara iritsi behar da nola edo hala.
Autoen salmentan ipurdikorik handiena marka garestienek jasan dute, logikoa denez: Land Roverrek %58ko jaitsiera, Jaguar-ek %41ekoa, BMWk ia %40koa... Baina kotxearen ikurra baino askoz inportanteagoak diren pentsio planak ordaintzeari ere uko egin diote familia askok, eta familien aurrezte tasa %1,1era jaitsi iazko %2,1etik. 1993an %10,7 zen!

Bezeroaren sakeletako idorteari aurre egiteko, konpainiek eskaintza bereziak orokortu dituzte. Janari komertzioek publizitate kanpainak horietan zentratu dituzte. Baina ostalaritzak ere egokitu nahi du garai berrietara. Pimer Inn bezalako hotel kateek “bat ordaindu eta bi erabili” sistemari ekin diote. Berdin ostatu eta jatetxeek, menu merkeagoak eskainiz.

Zopa ahula, azukrea eta koipea

Bezeroak lehen adina doazkiela dioten komertzianteek ere aitortzen dute erosteko ohiturak aldatu direla. John Lewis taldean –hemengo Eroski edo Carrefourren pareko almazenak dira– etxeetarako hornikuntza sailean diote orain jendeak sofa eta altzari handi gutxi erosten duela, aldiz zetazko estalkiak, pinturak eta paper tindatua bezalako osagaiak gehiago. “Lehendik dauzkaten tresnak eta gelak berriztatzen ari dira, berriak erosteko partez”. Autoen piezen saltokiak ondo ari dira lanean, txoferrek ezin dutelako tailerrera lehen bezain erraz jo.

Turismoa egiteko moduan berdin, aldaketak. Urrutira bidaiatzen zuen askok aurten Britainia Handian egin ditu bakantzak. Hondartza ingelesetan aspaldiko jenderik gehiena ikusi da.

Jonathan Owen-ek The Independenten aipatu du estualdi ekonomikoa sukaldaritzako liburuetaraino iritsi dela. Bere artikuluaren titulua, Gruel all round as the Victorian worhouse diet makes a comeback, euskaraz ipini beharko genuke: “Aspaldiko asiloetako dieta dator berriro, zopa zaharra denontzat”. Ingelesezko gruel oloz edo garagarrez egindako zopa urtsua da, gaztelaniaz gachas deitzen dutena. Euskaldun askok oroimenean gordeta dauka horren paraleloa: aspaldiko morokila.

Charles Dickens-ek bere kontakizunetan deskribatzen zuen zopa ahul haren garaietako liburua publikatu da Londresen: Babes-etxeetako Sukaldaritzaren Eskuliburua. 1901ean Londresko Sukaldaritza Eskolak plazaratu zuen eta orain faksimilean eskaintzen zaio irakurleari, bertako errezeta zaharrez gain sukaldean dirua aurrezteko aholku asko emanez. “Barazki eta fruituak oso urri ageri dira liburuan –dio kazetariak– eta ahaztu ditzakezu belar eta espeziak, gatza eta biperraz landa”.

Moda bihur daiteke. Delia Smith-ek berriro argitaratu du 1970ean best seller izan zen Frugal Food liburua. Honek ere osagai merkez egindako janariak proposatzen ditu, tartean gaur etxeetan ahaztuak diren plato asko, etxeko postreak, eta sukaldatzean dirua aurrezteko martingalak. Ohitura aldaketa liburuetatik askoz harago doa. Etxeetan gero eta gehiago erabiltzen da sukaldea, eta aurreztu beharrak ekarri du otordu bateko soberakinak beste baterako jasotzea.

Egia da XXI. mende hasierako krisi honen beste ezaugarrietakoa janarien prezioen igoera izugarria dela. Baina gizakiaren elikadurak, egokia izatekotan, edozein koste murrizketa jasan al dezake? Kulturatik eta gastronomiatik kritikatzen dute batzuek joera berria, janari pisu eta zaharkituetara itzultzea ona izan ezin delakoan.

Komertzio kate handiek berehala ulertu dute herritarraren estuasuna eta janari merkeagoak hasi dira iragartzen. Baina zein motatako jakiak? Britainia Handiko Kontsumitzaileen Elkartea, National Consumer Council herritarren osasunaz da kezkati. Supermerkatuek prezio merkeekin antolatu duten ofentsiban gehienbat eskaintza bereziak azukre eta koipe merkezko janarietan egin baitituzte.

Hiper eta super nagusiek egin dituzten 4.300 promozio ikertu ditu erakundeak eta ohartu erdia baino gehiago koipe eta azukre merkezkoetan daudela oinarrituta, nahiz eta osasun arloko agintariek dioten jakiok gizakiaren dietan %7ra iritsi behar dutela gehiena jota. Zortzi eskaintza berezitatik batean besterik ez dira ageri fruituak edo barazkiak prezio merketuan. “Prezioa moztu da, bai, baina zenbat kostako zaio herritarrari?” galdetu du erakundeak txostenean.

Komertzioak eraginda edo herritarrak lehenagotik jaki ustelen yonki bihurtuta daudelako, krisi ekonomikoak azukre eta koipe merkeetarako joera areagotu egingo duela dirudi. Tarteka jatetxera jotzen zuen herritar erdi mailako askok festa etxean egitea deliberatu duenean, atez ate pizzak saltzen dituztenen negozioa indartu dela diote zifrek.

Argazki oina: Anette62 izeneko batek Interneten zabaldu duen argazkian Sainsbury’s hipermerkatu katearen publizitatea ageri da. Kalean ipinitako afixa handiak hizki txikitan “2007ko urtarriletik 3.000 prezio baino gehiago jaitsi ditugu” dio. Eslogan nagusia –“Marka handiak, prezio txikiagoak”– zikinduz norbaitek ganberrokeria egin du eta espraiz aldatuta dio “Marka handiak, buztan txikiak”. Buztan, kirten, potto... Iragarkiaren ezkerreko txokoan irakur daiteke “Sainsbury’s, aurrezteko modua”. Erosteko, jateko eta orohar bizitzeko moduetan aldaketak eragingo ditu krisiak. Aldiz, badirudi lehenean segiko duela komertzioa kate handietan zentralizatzeko joerak. Gertuko merkataritza txikiak gogor egin beharko du lan bizirauteko.
Informazio gehiago

Azkenak
Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Eguneraketa berriak daude