Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak nobela laburrentzako Augustin Zubikarai Sariaren oinarriak plazaratu dituzte. Abenduaren 1ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Gutxienez 50 orrialde izan behar dituzte, eta gehienez 100. Sari bakarra emango da: 5.400 eurokoa. Epaimahaia Miren Agur Meabe, Ana Urkiza eta Xabier Mendiguren Elizegi idazleek osatuko dute. 2009ko urtarrilaren amaieran jakinaraziko dute irabazlearen izena.