25 urte Gasteiztik komunikatzen, 20 urte Gasteiz okupatzen

Gasteizko Gaztetxearen urteurrena
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gasteizko herri mugimenduak badu zer ospatua aurten. Hala Bedi irrati libreak 25 urte bete ditu, eta 20 Gaztetxeak. Hala, urriaren 11n zorion festa erraldoia egingo dute egun osoan zehar hiriko gune desberdinetan: Aihotz eta Buruileria plazetan, Gaztetxean, Landatxon... Haur, gazte eta helduei zuzendutako ekitaldi mordoa izango da: erraldoiak, txalapartariak, zirko ibiltaria, tailerrak, pilota partidak, herri bazkaria, dantza eta antzerki emanaldiak, bertso saioak, kontzertuak eta abar. Egitarau osoa www.txorionak.org webgunean kontsulta dezakezue.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.