Liburu lerdoa

Urki basoa
Ez usa-basoetan ez etxekoetan aparteko urkirik (Betula generoa) ez delako, alerik ere ez da azaltzen babestutako zuhaitzen gure katalogoetan. Aitzitik ale txikixeagoetatik, sikeran txikle pixka bat edo txantxilkada bat olio sortzeko adina usabarki bil zitekeen. Ez ordea, nik dakidala gurean ez da urkiaren azala zauritu eta haren negarra biltzekoaren antzeko ohiturarik izan. Zura kaikutzea bai. Eskuan txantxila eta kaikua buruan dio esaerak.

Hurreko eta hurko, guk bainoago, duten paisaietako kulturetan etxekoa dute urkiaren lerdoa. Errusiarren larruaren gaineko larruaren usain ospetsua, gozatu eta irazgaizteko ematen zaion urki-olioari zor zaio. Urrutira gabe, galiarrek ziraia egiten omen zuten haren erretxinetik. Urkien generoa bera –Betula– eta ahaideen familia osoa –Betulazeoak, xarma, haltza eta hurritz jendea biltzen dituzten Carpinus, Alnus, Corylus, etab.– izendatzeko latinek galiarren erretxina esateko betu edo bretoien bedu hartu zutela dioenik bada. Itxura deneko zuhaitzaren jatorri asiarrari heltzen dioten beste batzuek bhurga sanskritoa dute izen horien errotzat; horrek, papera asmatu aurreko beste erabilera bat gogora ekarriz, “bere azalean idazten den zuhaitza” adierazten omen du. Arkatzaren bide batez, liburua hitza bera ere urkitik letorke, pergaminotarako bere barruko azal mehe ia gardena deitzekoa zen librum hitzetik. Liburu inguruko adarretik datorkio ”jakinduriaren zuhaitza” ezizena, ez liburuetatik datorren jakinduria agertzeko, irakasle eta maisuek beren ikasle eta pupiloen ikasbide gisa haien bizkar eta izterretan urki-adar malgu eta zartagaitzezko makilak egurrean dantzatzen zituztelako baizik. Behinolako Grezian eman omen zioten izen hori, gaur egun urkirik ez duen Europako herri bakanetako batean. Horra giro gero eta beroagoak urkia iparrerantz behartzen duenaren beste adibide bat. Delako urki adarren jakinduria iturri horri helduz, betula izena latineko batuere, batuo (astindu, zigortu) aditzetik datorrela ere badiote. Mediterranear kulturatxo zigor zaleez kutsatutakoei zail zaie bretoien, zelten edo antzeko basapiztien hitz batetik jaten dutela aitortzea. Zilbor mediterraniar horretatik urrun, tokitan hartzen dute aintzakotzat urkia. Indian, Amerika ipar-iparrean, Siberian sakratua da. Finlandian, berriz, nazio zuhaitza da.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude