Mingaina gidari

Tongue drive
Georgiako (AEB) Teknologia Institutuko ingeniari talde batek mingainaren higiduran oinarritzen den sistema asmatu du, tetraplegikoei laguntzeko. Hala, tetraplegikoek aulki motorizatu eta higigarria gidatzeko aukera izango dute, mingaina mugituz.

Sistema berriari Tongue Drive deritzo. Mingainean iman txiki bat ezartzen da eta ahoaren alboetan instalaturik dauden bi hargailuek eremu magnetikoaren aldaketak detektatzen dituzte, mingaina benetako joystick bilakatuz.

Proiektua Christopher and Dana Reeve Foundation delakoak finantzatu du. Bertan parte hartu duen Maysam Ghovanloo ikerlariaren arabera, “eskuen edota hanken ordez mingaina aukeratzearen arrazoia, hura garunarekin kranio-nerbioaren bidez zuzenean konektaturik egotea da, nerbio hori istripuetan kalte gutxien izaten duen gorputz atala izaten baita. Gainera, mingainaren mugimenduak azkarrak eta zehatzak izaten dira, eta ez dute erabiltzailearen arreta berezirik behar”. Kontuak kontu, egindako lehen proben emaitza oso ona izan da. Une honetan, Tongue Drive sistema kudeatzen duen softwarea hobetzen ari dira.

ASTEKARIA
2008ko irailaren 21a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude