Urkiolako kaikua

Urkia
Egungo txiklea Ertamerikako zapota zuhaitzetatik badator ere, ez da haiena izan den txikle bakarra. Finlandiako Kierikkin industen ari diren Harri Aroko gune batean bost bat mila urtekoa jotzen duten bat aurkitu omen dute. Urki (Betula sp.) azaletik sortutako mundrunezkoa omen. Azkenekoz murtxikatu zuenaren haginatzak eta letaginatzak hor omen ditu, egin berriak bailiran... Itxuraz, ahoko gaiztotuak sendatzeko erabiltzen omen zuten.

Urkia, geurean Betula alba eta Betula pendula, hotz-zalea da. Beste inolako zuhaitzek bizi ezin duten milaka metroko mendi garaietan egundoko hotza eta urki lirain asko ikusiko duzu, bere zarba zintzilikarioak haizearekin dantza lotuan korapilatuta. Hotz-zalea baina hezetasuna eta argia ditu kuttunen. Basoetako argi uneetan edo haren mugan topatuko duzu beraren azal zurizta; toki lehorretan, ostera, alferrik bilatuko duzu...

Iparrerago eta urkia etxekoago. Aditu, zeltentzako sakratua zen. Besteak beste kosmetikoak, tindagaiak, teak, txiklegaia den izerdia ardotarako muztio, larrua ontzeko olioa eta azal malguaz kutxatxo eta saski, zuraz eskalaproi... egiteko gai zuten. Sakratua edo zer edo zer izan behar, berriz ere! Euskal Herriaren paisaiaren kulturan urkiak asko dio: mugak urrutitik ezagutzeko, su-egurretarako, ikazkintzarako, kirtenetarako, sendagai, zurgintzan –kaiku mitikoa, oporra, abatza, perreta, zumitza...–, oinetakogintzan, papera egiteko... Ondo geurea izan dugu, baina gero eta urrunago dugu. Geure zuhaitz monumentalen katalogoetan ez da urki bat bera ere agertzen... Etxekoegia izateak dakarrena, hainbeste langintzatarako epaitu eta eraitsi eta epaitu eta eraitsi, eta dezenteko gerri buelta duen alerik ere ez. Sakratua beharko genukeena ezagutu ere ez dugu egiten! Atarramentu ederra geurea! Udazkeneko ilbeteetan motozerraren hortzak erakusteaz gain, tarteka ugaltzen lagundu beharko genioke, haren sustraiak onddoak emateko apartak direlako besterik ez bada ere...

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude