Kotxe Nanoak baserritar txikiak harrapatu ditu

  • Elkar hartzen badute Indiako estatu gatazkatsu bateko gobernu komunistak eta herrialde hartan sorturik munduko autogile handienetakoa den multinazional batek kotxe gosez dauden milioika jenderi berebilik merkeena egiteko asmoz, gurpiltzar horren aurrean gutxi dezakete nekazari txiroek.
Nano jendearen kotxea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Nano, Tata Motors-en autoa, ikurtzat aurkeztu zuten joan den urtarrilean Delhiko Auto Expon. Hona Indiak XXI. mendeko hiritarrei eskaintzen dien kotxea: txikia, kontsumo urrikoa eta merkea. Nanos greko zaharrean “ipotxa” da eta nano Ratan Tata enpresagizonaren jaioterria den Gujaraten “txikia”. Hirian bost litro erregai baino gutxiago kontsumituko du eta bidean lau inguru. 100.000 rupia kostako da, 2.300 dolar, 1.600 euro inguru.

Ipar Amerikan eta Europan derrigorrezkotzat jotzen diren osagai batzuk falta ditu, baina kotxea da, ez da rickshaw (oinezko batek edo bizikletak lorrean daraman gurdia) motorduna. Mototik autorako jauzia egin nahi duten herrialdeetan jokatu nahi du aspaldi Espainian Seat 600ak edo Frantzian Citroên 2CV “bizaldikoak” burutu papera. Txasisaren puskak soldatuta edukitzeko partez rematxatuta eduki arren, bost pertsona eramateko kotxea da, bost ate eta guzti.

Europarrok ezagutu beharko genuke Ratan Tata. Gizon honen Tata Motors hogeigarrena da munduko autogile handienen zerrendan. Konpainia Indiako hamar handienetarik da. Indiaren independentzia eta laster, 1945ean, tren lokomotoreak ekoizten hasi zen. Lehenengo autoa 1954an fabrikatu zuen, Daimler-Benzekin batera. 2004an Daewooren kamioi atala erosi zuen, Tata-Daewoo izen berriz bataiatuz. Gero Zaragozako Hispano Carrocera erosi zuen. Eta aurten bertan, Tata Nano berria aurkezteaz gain, Fordekin batera Jaguar- Land Rover erosi du. Ratan Tata abiadura, prezio eta potentzia guztietan lehiatzeko jaio baitzen.

Lortuko ote du Tatak urte bukaerarako martxan edukitzea Nanoak ekoitzi behar dituen katea Singur herrian, Mendebaldeko Bengalan? Bi urtez han estutzen joan den korapiloa azkar askatzen ez badute, nekez. Hamabost egun baino gehiagoz eduki dute blokatuta Singurreko lantegia eraikitzeko obra lurra ostu dietela salatzen duten nekazariek eta irail hasieran Tatak adierazi du balitekeela usina beste nonbait eraiki behar izatea. Udan jakin dugu, baina istilua aspalditik zetorren.

2007ko maiatzaren 25ean Singurren nekazaritza etxalde txiki bateko jabea ukuiluko sabaitik zintzilik azaldu zen urkatuta. Bizilagunek kazetariei esan zieten Prasanta Das burumakur zebilela azkenaldian. Ez motiborik gabe. 43 urteko Prasanta Dasekin batera haren familia osoa bizi zen Nanoa egiteko kendu zieten lurretik: 65 urteko aita, Tapas eta Sushata anaiak, hiru haurrideen emazteak eta umeak. Prasantak alargunaz gain 9 eta 6 urteko bi alaba utzi zituen.

Suizidatzeko egun seinalatua aukeratu zuen laborari etsituak, maiatzaren 25 hartantxe betetzen baitzen urtea Singurreko baserritarren eta agintari politikoen babesean lurrak erosi edo ostu, hori da eztabaidatzen dena, zituen Tataren arteko borroka. Prasanta Dasek baino bi hilabete lehenago Haradhan Bag-ek egin zuen bere buruaz beste, hark ere familia osoaren ogibidea zuen lur muturra kendu ziotelako.

Prasantaren amak kazetariei berretsi zien familiak ez zuela onartu dirurik kendutako lurraren ordainetan. “Dirua ez genuen hartu familiak ez duelako lurra utzi nahi”. Hildako semea Singur Krishi Jami Raksha Committee (Singurreko Etxaldeak Salbatzeko Batzordea) elkarteko militantea zen hau antolatu zenetik.

Lurra multinazionalarentzat opari

Beste askotan bezala Singurreko istilua argitzerakoan lan txukuna egin du ingelesezko Wikipediak. Atal bereizietan azaldu ditu Tataren proiektuaren aldekoen eta aurkakoen arrazoiak.

Alde egotekoak handiak dira. 1950eko hamarkadan Mendebaldeko Bengala Indiako estatuen artean industria gehien zutenetakoa zen. Baina Bangladesheko gerrak eta geroago gerrillaren eta militarren kontraintsurgentziaren arteko gatazkak, industriak seko urritzea ekarri omen zuten.

Berrindustrialtzeko erabakian alderdi politiko nagusiak ados zeuden, agintean dagoen Indiako Alderdi Komunista barne, eta lurrak utzi beharko dituzten nekazariek usinetan lana izango dutela espero dute. Plan horien barruan, Tataren Nano autoa bertan ekoizteak inguruan industria sarea antolatuko duela seguru daude. Horregatik ari dira inguruko estatuak lurrak eskaintzen Tatari, proiektua Bengalatik atera dezan. Gainera, Singurreko lurrok batere baliorik gabeko padurak omen ziren.

Aldiz, proiektuaren kontrakoek diotenez –eta hau Kolkatako Auzitegi Gorenak berretsi du– 404 hektarea horiek, urtean hiru eta lau uzta ematen zituzten lur oparoak izateaz gain, legez kontra desjabetu zituzten, horretarako erabiliz ingelesen kolonia garaiko lege kolonialak, bata 1894koa. Soro horietatik elikatzen ziren milaka herritarretatik 1.000k baino ez du izango lanpostua Tataren lantegian.

Red Barricade aldizkari elektronikoak 2007ko martxoan plazaratu zituen Tatak eta Mendebaldeko Bengalako estatuak egindako hitzarmen ezkutuaren kontuak. Interneten eskuragai dagoen agirian ikus daiteke lurrak gobernuak erosi dituela eta Tatari utzi 90 urterako. Hitzarmenean ageri da konpainiak urte horien buruan gobernuari 8.000 milioi rupia ordainduko dizkiola, 126 milioi euro.

Baina Red Barricadek hitzarmena aztertuz aurkitu du lehenbiziko urteetan Tatak ez duela kasik ezer ordainduko, eta kontuan hartuz alde batetik ia mende bateko inflazioa eta bestetik Bengalako gobernuak lurrok erosteko hartu behar izan duen kreditua, azkenean ateratzen da Mendebaldeko Bengalak kobratu ez baina zeharkako subentzioa emango diola itun horrekin Tatari: 7.000 milioi rupia, 110 milioi euro, opari. “Horri –salatu dute– garapena deitzen diote, baina lapurreta da!”.

Bi urteotan, Singurreko lurrak okupatu, ondeatu eta eraikitze lanek aurrera egin ahala, ugarituz joan dira Tataren kontrako protestak. Mugimendu sozial asko eta Indiako intelektual ospetsu batzuez gain, Trinamool Congress alderdiko Mamata Banerjee ere hurbildu zaie. Elkartasunezko uhinari estatuak salbuespen egoera ezarriz erantzun dio.

Mamata Banerjee parlamentariak 25 eguneko gose greba egin zuen, eta usinaren kontrako aktibistek behin eta berriro gainditu zituzten enpresak eta poliziek ezarritako hesiak. Liskarretako baten ondoren, inguruko neska gazte bat bortxatu, jipoitu eta kiskali egin zuten poliziek.

Azken asteotan hurbilketa batzuk izan omen dira mugimenduaren buruzagitza hartu duen Banerjeeren eta Tataren proiektua bultzatzen duen gobernuaren artean, nekazari desjabetuei –gutxienik %30 bortxaz atera zituzten beren etxaldeetatik– diru gehiago ematean oinarrituta.

Gurean egunotan prentsak dio Nano, Indiatik zabalduko den auto izarra berandutu egin daitekeela. Agian berandu hura beranduegi izanen da Singurreko laborarientzat.

Argazki oina: Tata Motors konpainiaren Nano autoa –lerroon ondoko argazkian ageri dena– munduko autorik merkeena izango omen da: 100.000 rupiatan salduko dute (2.300 dolar, 1.600 euro). Erregai garestien aroan, Nanok izan behar luke garapen bidean diren herrialdeetako biztanle askok eskuratzeko moduko berebilen aitzindari... lehen autoak salgai garaiz jartzekotan. Kotxe ñimiñoa ekoizteko lantegia Singurren eraikitzeko, lurrak ofizialki erosi egin zizkien bertako nekazariei Bengalako gobernuak, Indiako Alderdi Komunistak kudeatzen duenak. Baina auzitegiek ere aitortu dute 404 hektareetako asko desjabetzaz kendu zizkiela. Soumik Kar izeneko baten argazkiek erakusten dituzte Tata Motorsen usina berriaren eraikitze lanak eta inguruetan oraindik laborantzan diharduten herritarrak eta baratze joriak.
Informazio gehiago

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude