Horrela azaldu du Karmele Igartuak (Aretxabaleta, 1959) iaz Felipe Arrese saria eskuratzera eraman zuen olerki bildumako lagin batean zer den poesia: Poesia da laburpena. Bizitzarena/ Pentsamendu oso bat zehatza, zehaztua/ Hitz bakoitzak aukeratua behar du,/ koma bakoitzak hausnartua./Eta, hitz egiten duten isiluneak. –zer eta nola–./ Poesia da laburpena: izana esanetan/ eta batzuetan/ orbainak hitzetan. Olerki bilduma hau zazpi ataletan banatua dago: Ernaltze hartatik, Laztanka, Isilak dio, Esku ahurrean, Arnasa bat, Zirrara, eta Libertatea. Egileak zer eta nola galderen erantzunak ditu bizi ardatz. Hala ere, ohartarazi du: Ez dizkinat esango/ ez direnak;/ eta diren guztiak/ ezin esango dizkinat; eta bazakinat,/ esan gabekoen artean/ izango ditun/ esan nahiko nizkinakeen/ nireenak,/ eta ederrenak;/ horiexek zitunan/ hiretzat gordeak nituenak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...