Auskalo egia ote den baina mundu guztiak aho batez onartzen du euskal industria ingurukoa baino hobeto ari zaiola krisialdiari aurre egiten. Zergatik ote, ordea? Erantzunak hainbat izan daitezke baina bat, batez ere bat, euskal enpresaren nazioarteko merkatuaren aldeko apustua da.
Duela hamabost urte inguru euskal enpresarik aitzindarienak kanpoko merkatuetan saltzen ezezik, bertan kokatzen ere hasi zirenean, edozenbat kritika jaso zuten, langile merke eta irabazi errazen bila euskal gizarteari bizkar ematen ari ote ziren.
Geroztikako aurrenengo krisialdi latzak frogatu du, aldiz, merkatua nazioartean zabaltzearen abantailarik handiena ez dela fakturazioa gehitzea, arriskuak gutxitzea baino. Beste modu batez esanda, ahalik eta nazioarteko merkaturik gehienetan saltzen duen enpresaren balio erantsia ez da bezeroak erruz gehitzea, bezeroak dibersifikatzea baino.
Hau da, arrakastaren muina ez da merkatu guztietan saldu ahal izatea, krisiak merkatu guztietan aldi berean jo ezina baino. Ondorioz, nazioarteko merkatuaren aldeko apustua ez da sorterriaren kaltetan, mesedetan baino. Segurtasun sarea alegia.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!