Hizkuntz ereduen erreformaren ordua

EAEko lau urteko Legealdiari ez zaio asko falta bukatzeko eta hizkuntz ereduen lege proiektua biziarazi nahian dabil Tontxu Campos, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Udako geldialdia pasata alderdi politikoekin, hezkuntza eragileekin eta sindikatuekin ari da negoziazioetan sailburua. Azken txanpa baliatu nahi du Camposek, baina ez dauka erraza. PPren eta PSE-EEren ezetza badauka. Arabako PSE-EEko idazkari nagusi Txarli Prietok, esate baterako, Jaurlaritzaren egitasmoa inposatua, erradikala eta sektarioa dela adierazi du. Bestalde, dirudienez, EAk eta EAJk proposatutako erritmoak ez dira berak.

Lege proiektuak zehaztasun ikaragarririk ez du, baina oro har esanda, orain arte ezagutu dugun A, B eta D hizkuntz ereduen eskema bertan behera geratuko litzateke. Eredu bakarra izango genuke, ikastetxeek gutxienez irakasgaien %60 euskaraz eskaini beharko lukete. Portzentajea alda daiteke udalerriko biztanleen %80 baino gehiago elebiduna denean. Era batera ala bestera, lege proiektuaren helburua oraingo bera da; ikasleek derrigorrezko eskolaldia amaitutakoan EAEko bi hizkuntza ofizialak menderatzea. A, B eta D ereduekin ez da lortu, eredu berriak –onartzen bada eta nolakoa onartzen den– erakutsi beharko du.

ASTEKARIA
2008ko irailaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-29 | ARGIA
Aldatu gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


Pedro Sánchezek karguan jarraituko du

"Joko garbia" eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta "hausnartzeko" deia egin: "Munduari erakutsiko diogu nola defendatzen den demokrazia". Ulertzera eman du "indartsuago" itzuliko dela.


2024-04-29 | Sustatu
Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]


Hezkuntza komunitateak protestara deitu du Palestinako haur eta nerabeen alde

Gasteizko dozena bat ikastetxe eta institutuk pasa den astean egin zuten publiko komunikatua, eta astelehen honetan Bilboko beste hogei eskola batu zaizkie, publiko zein Ikastola. ELA, LAB eta Steilas sindikatuak ere tartean daude. Sinadura bilketa abiatu dute.


Eguneraketa berriak daude