Isabel Diaz Morlan musikologoak Euskonews & Media web gunean: "Donostiako kontserbatorio berria egin dadin amorratzen gaude; oso beharrezkoa da, eta laster ikusiko ahal dugu! Badakit kontserbatorio bat diseinatzea oso korapilatsua dela. Une honetan, zentro ugaritan sakabanatuta gaude, eta horrek izugarri zailtzen du antolaketa, ikasleak bizikletan batetik bestera dabiltza beti, gu ahal bezala moldatzen gara, eta ordutegiak eratzen dituenak gorriak ikusi behar izaten ditu".
Matxalen Garmendia EHUko irakasleak Gaur8 aldizkarian: "Telefono mugikorraren antzeko erabilera egiten dute [gazteek]. Mezuak bidaltzen dizkiote elkarri; musika, jokoak eta halakoak trukatzen dituzte... messengerrarekin ez daukate saldoaren mugarik eta komunikatzeko modu azkarra eta zuzena da. Kaltetu baino, lagunen arteko harremanak indartu egiten ditu messengerrak, etengabe harremanetan egoteko modua eskaintzen baitie (...) Telebistak bezalaxe, Internetek ere denbora tarte hilak betetzen ditu. Hori da bere egiteko nagusia".
Paxkal Indo musikariak txalapartari buruz, Gara egunkarian: "Guk berez askea den musika dugu, nire ustez txalaparta musika bat delako eta ez musika-tresna bat. Idatziz ematen hasi dira eta horrek mugatzen du nolabait. Ahoz aho transmititu izan da, aktibotik aktibora eta, hola jarraituz gero, norberak bere ekarpena gehitu ahalko dio".
Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]
Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]
Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.
O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]
Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]
Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.
Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.
Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]