Arau-idazketa elebidunaren beharra

  • Itzultzaileek ez dute dena euskaratu nahi. Izenburu horrekin plazaratu zuen Unai Brea kazetariak Argian (2143. zbk.) EAEko Administrazioko itzultzaileen aspaldiko kezka. Arazoa ez da horrenbeste itzulpengintzaren alde edo kontra azaltzea, itzulpengintzari neurria hartzea baizik.
Itzulpengintza administrazioan
Argia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskara EAEn ofiziala bada, hizkuntza ofizialaren maila aitortu behar zaio benetan. Munduko edozein hizkuntza ofizialetan itzulpengintza tresna osagarri bat da, ez ordea ofizialtasun hori bermatzeko baliabide bakarra eta oinarrizkoena. Gure ustez, eztabaida horri ekin behar diogu eta bide berriak ezarri euskararen ofizialtasuna bermatzeko. Horietako bat testuen idazketa elebiduna izan daiteke.

Administrazioan lan egiten dugunontzat legeria da –legeak, erregelamenduak, aginduak, ebazpenak...– gure lanabes nagusia. Hori horrela izanik, lanabesaren kalitatea zaintzea ezinbestekoa da lanabes horrekin egindako lana kalitate onekoa izango bada.
Azken boladan hainbat tokitatik ohartarazi zaigu ezagutza hutsaren eta itzulpen hutsaren aldiak gaindituta daudela, azken 30 urteko esperientziak argi utzi baitu ez batak eta ez besteak ez dutela bermatzen euskal administrazioek euskaraz normaltasunez jardutea.

Asmoa joera horiek garaitzea bada ere, ez da inor harrituko esaten badugu gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan euskarazko lege-testuak, oro har, itzulpenaren bidez sortuak direla. Alegia, lege-testuak gaztelaniaz landu eta sortzen dira eta euskarazko itzulpena legea onartzeko bidean izapide huts bat baino ez da, azkena.

Horrez gain, euskarazko lege-testua itzultzaileak bakarrik egiten duen lanaren ondorio da, hau da, ez dago inolako harreman egituraturik lege-testua landu eta sortu duten teknikari eta itzultzailearen artean.

Merezi du ohartarazteak itzulpena, berez, ez duela zertan bide desegokia izan behar lege-testu bat dena delako hizkuntzan jartzeko. Horren adibidea Europar Batasuneko legeria da. Europar Batasunean testuak gehienbat ingelesez eta frantsesez prestatzen dira, eta gero, itzultzaile talde batek estatuen gainontzeko hizkuntzetara itzultzen du. Gaztelaniaz irakurtzen ditugun Europako lege-testuak, hortaz, itzulpen hutsa dira, baina egokiak dira eta funtzionatzen dute.

Eztabaidak, beraz, ez du zertan itzulpenaren aldekoa edo kontrakoa izan behar derrigorrez. Onartu beharra dago itzulpena oraindik ere urte askotxotan euskal administrazioen lan-tresna izango dela lege-testuak Euskal Herriko hizkuntza ofizialetan egon daitezen bermatzeko, alegia, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

Kezka gehiegi erantzunik gabe

Eztabaidaren muina, hortaz, harago dago gure ustez: zein euskaratze-teknika erabili behar dugu Administrazioaren testuak ulergarriak eta zuzenak izateko? Zergatik beti testuak euskarara itzuli behar izate hori? Batzuetan euskaraz sortutako testuak gaztelaniara edo frantsesera ere itzul daitezke, ez ala? Korredakzio-teknikek badute tokirik gure eguneko jardueran? Nork izan behar du ardura administrazio-testua hizkuntza ofizialetan egon dadin? Beti itzultzailearen lana izan behar du ala teknikariek ere elebitasun-trebeziak landu behar dituzte zenbait kasutan haiengan ardura hori uzteko? Zein kasutan, ordea? Ezin liteke hizkuntzalari eta legelarien arteko harreman egituratu baten ondoriozko testua izan?

Beti bezala, galdera mordoxka eta erantzun biribilik ez. Hala ere, eguneroko esperientziak intuizioan oinarritutako hainbat bide jorratu behar direla esaten digu. Lehenbizikoa kalitatearena: lege-testuak –legeak eta dekretuak batez ere– sortzeko prozeduran bertan aintzat hartu behar da testu horrek euskaraz ere egon behar duela eta euskarazko testuak gutxienez gaztelaniazko kalitate bera izan behar duela.

Gaur egun, tamalez, legeak prestatzeko indarrean dugun hainbat legetan kezka hori ez da jasotzen, ikus esaterako Eusko Legebiltzarreko 8/2003 legean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena, edo Eusko Jaurlaritzaren Idazkaritza Nagusiak onartu zituen lege egitasmoak, dekretuak, aginduak eta erabakiak lantzeko jokabideetan. Ez batean ez bestean ez da aipamenik egiten lege-testuak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu behar izatearen inguruan eta horrek prozeduran ekarri beharko lukeen urrats eta kalitate kontrolei buruz. Hala ere, arau horiek Euskararen erabilera normalizatzeko 10/1982 oinarrizko Legearekin uztartu behar dira eta lege horren 8. artikuluak honela dio:

1. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako herri-aginteek emandako arau-xedapen zein ebazpen ofizial orok bi hizkuntzetan idatzita egon beharko du zabalkunde ofiziala egiteko.

2. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako herri-aginteek esku hartzen duten egintza guztiek eta baita Administrazioaren jakinarazpen eta adierazpenek ere bi hizkuntzetan idatzita egon beharko dute, salbu eta interesdun partikularrek Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat berariaz erabiltzea aukeratzen badute.

Lege-prozeduretan, gure ustez, hizkuntzak eta bere kalitateak trataera sistematikoa eduki behar dute eta erakunde horien guztien artean hizkuntzen kalitatea bermatuko duten bide egonkorrak eratu behar dira, prozeduraren urrats bakoitzean hizkuntzalari eta teknikarien arteko elkarlana bermatuz.

Bide hori da hain zuzen Europar Batasuneko legeria itzultzeko jarraitzen den bidea, besteak beste. Suitzan ere bide horri jarraitzen zaio, baita Kanadan ere. Euskal Autonomia Erkidegoak ere bide horri ekin beharko lioke, eta lehenengo urratsak teknikariak horretarako prestatzea izan beharko luke.

Nolanahi, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoa xede horretatik urruti badago ere, Jaurlaritzak badu hizkuntzalari eta legelarien arteko elkarlanerako esperientzia pilotu bat. Arau-idazketa elebidunerako esperientzia baliagarria izan liteke, eta esperientzia horren berri eman nahi izan genuen Deustuko Unibertsitateak antolatutako jardunaldietan.

Azken hiru urteetan, Lehendakariordetzako legelari bat eta IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko itzultzaile bat elkarlanean aritu izan gara Euskadiren Eskumenak izeneko datu-basea euskaratzen (http://ttiki.com/733). Gernikako Estatutua onartu zenetik gaur arte Euskadik bereganatu dituen eskumenen inguruko informazio garrantzitsuena biltzen duen kontsulta-tresna da. Bertan, Administrazioaren arlo guztietako zereginei buruzko informazioa biltzen da, eta, euskaratzeko zeregin horretan, Administrazio-arlo guztietako hizkera juridikoa landu behar izan dugu.

Orobat jasotzen dira eskumen-eskualdaketetan sortu diren auziei buruz Konstituzio-auzitegiak eman dituen epai batzuk, eta, hala, eskumenen inguruko konstituzio-zuzenbidearen hizkera ere landu behar izan dugu. Izan ere, datu-base honek etorkizuneko datu-base osoago baten aurrekaria izan nahi du.

Egitasmo honetan parte hartu dugun teknikariontzat oso esperientzia positiboa izan da eta beste saio batzuetarako aurrekari izatea gustatuko litzaiguke. Azpimarratzekoa da, zentzu horretan, arduradun politikoek eta zerbitzu-buruek izan duten pazientzia eta jarrera baikorra eta horri esker esan dezakegu gaur egun Eusko Jaurlaritzan posible ikusten dela arau-testuen idazkera elebidunen aldeko urratsak ematen hastea, duela urte batzuk ezinezko ikusten zena.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude