Nolako enborra, halako ezpalak

  • Zein? eta Ama Say notizia dira azken boladan, biak ere panorama musikalera itzuli baitira. Lehenengoek lau urteko isilunearen ondoren Ahari Talka diskoa plazaratu dute. Ama Say bestalde, eskenatokietara itzuliko da duela hamalau urte taldea desegin eta gero. Gauza berriak ere prestatzen ari dira, eta ikusteko dago ea itzulera hau puntuala edo luzerako izango ote den…
Zein? eta Ama Say
Iñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Hiru anaia dira Bilbaotarren etxean, eta hirurak daude musikari lotuta; euren sormenaren fruitu dira Ama Say eta Zein? erreferentziazko bi taldeak. Hasieran Gontzal (bateria) eta Ibon (ahotsa) Ama Say taldean aritu ziren, eta hura desegin zenean, bere errautsetatik sortutako Zein?-en Kepak hartu zuen abesteko ardura, hemen ere Gontzalen laguntzarekin. Edozein moda eta korronteren gainetik, AEBetako indie, grunge eta noise-popa izan dituzte oinarri. Bi taldeetan era ezberdinean, baina sustraiak hor dituzte.
 
Zein?-ek orain lau urte argitaratu zuen Photograma bigarren diskoa; agertokietan aurkezten aritu ondoren, lan berrirako kantuak sortzen hasi ziren. Estudioan sei hilabete luze egin zituzten grabatzeko, eta “azkenean geure puntua lortu dugula” uste du Kepak. Hainbeste denbora estudioan emateak lasaitasuna eman die eta abestiak taxutzeko garaian nabaritu egiten da. “Prozesu luze baina emankorra izan da; abesti bakoitzaren hainbat proba egin ditugu eta azkenerako nahi genuena lortu dugu”. Lan berriak orain arteko diskoen ildoa jarraitu du: rock gordin eta melodikoa, sentimenduz betetako hitzez hornitua.
 
Noizpop argitaletxearen bitartez argitaratu dute, Metak-en itxieraren ondoren. Disko berria esku artean zeukatela, berarekin zer egin jakin gabe egon ziren. Abestiak jaitsi ahal izateko webgune potente bat egitea pentsatu bazuten ere, azkenean “argitaratzea erabaki genuen, erromantiko xamarrak baikara, eta betiere esku artean disko bat edukitzea gustatu egiten zaigu”.

Ama Say-ren errautsetatik...

90eko hamarkada hasieran eman zituen Ama Say-k lehen urratsak. Bilbaotarren etxeko garajean hasi ziren entseatzen, Kepa anaia gazteena beti ondoan zeukatela. Pixies, Sonic Youth edo Charlatans taldeen ildoan, rock gogorra egiten zuten. Ibon Bartzelonara ikastera joateak ere ez zituen geldiarazi; kasik astebururo egiten zituen Euskal Herria eta Herrialde Katalunen arteko joan-etorriak kontzertuak eskaintzeko helburu bakarrarekin. Erritmo horretan bi disko eta kontzertu ugari eskaini zituzten Euskal Herriko hainbat txokotan, baita Herrialde Katalanetan, Espainian eta Frantzian ere. Azkenerako zirt edo zart egin behar horretan, taldea utzi eta Bartzelonan bizitzen jarraitzea erabaki zuen Ibonek, horrela Ama Say-ren ibilbide motz bezain emankorrari amaiera emanez.
 
Orain, Ibon Euskal Herrira itzuli da, Bizkaia inguruan laneko proiektu garrantzitsua dauka eta. Beste hainbat gauzen artean taldea berreskuratzea izan da eman duen lehenengo urratsa. Keparen hitzetan, “Ama Say-koak orain egiten ari diren abestiak nahikoa ezberdinak dira, ez dira lehen egiten zituztenen tankerakoak. Hamalau bat urte igaro dira taldea utzi zutenetik, eta denbora horretan gustuak aldatu egiten dira”. Baina era batera edo bestera itzuli egingo dira, eta “jende askok uste duena baino lehenago gainera”.

... Zein?-en sorrerara

Gontzal eta Karlosek (baxua) musikaz gozatzen jarraitu nahi zuten, eta Kepari eskaini zioten proiektu berri baten barruan abeslari izateko aukera. Zein? izango zen talde berri horren izena, eta aurrekoaren jarraipena baino gehiago, garapena izan zela uste du Kepak: “Ama Say-k jotzen jarraitu izan balu posible da guk egiten dugunaren antzeko zerbait egitea; azken finean beraien lehenengo diskoaren eta bigarrenaren artean aldaketa dago, hirugarrenean Zein?-en antzeko zerbait egin zezaketen. Ez dut ezetz esango, hirurok musika berdina entzun izanak garapen antzekoa lortzea ahalbidetuko baitzuen”.
 
Musikalki antzekotasun nabarmenegirik ez badago ere, topa liteke bi taldeen artean bestelako parekotasunik; abesteko garaian, Kepa eta Ibonek hainbatetan oso era antzekoan egiten baitute. Nortasun handia daukate kantatzeko unean, “beti musika berdina entzun dugu hiru anaiok, eta horrek guztiak abesteko garaian zerikusi zuzena dauka. Betiere bakoitzak bere ukitu pertsonala eman nahi izaten dio egiten duenari, baina erreferentzia berdinak izateak puntu komun batzuk izatea bideratzen du. Anaiak gara eta genetikak ere zerikusia izan behar du”.

Aitzindaritza

Beste aspektu batean ere izan dira bi taldeok ‘ezberdinak’ edo aitzindariak: Ezkerraldekoak izaki, ez da gauza arrunta biek ere euskaraz kantatzea. “Garai batean izan ziren Zaramakoak, eta gaur egun Split 77-koak, baina azken horiek Bilbokoak dira”. Euskal Herriko inguru honetan euskaraz abesten duten talde bakarrenetarikoak dira Zein? eta Ama Say. “Egia esateko ez genuen planteatu ere egin: era naturalean ateratzen zitzaigun euskaraz kantatzea, nahiz eta Ama Say-k ingelesez ere egiten zuen”, dio Kepak. “Eurak gainera beti esaten zuten gauza bera: Pixies-ek ingelesez eta gaztelaniaz egiten badu, guk zergatik ez dugu euskaraz eta ingelesez egingo ba? Nahasketa horrek azkenean nahiko puntu berezia ematen zion taldeari. Bigarren diskoan halere ingelesaren erabilera gutxitu egin zen… eta orain batek daki zer egingo duten!”.
 
Zein?-eko mutilak dagoeneko hasiak dira disko berriaren zuzeneko aurkezpen emankizunak eskaintzen. Udara lasaia datorkie, gaur egun talde txikiek jotzeko zailago baitaukate. “Udaletxeek diru kopuru bat dute, eta nahiago dute, bost edo sei talde baino, indartsu bat ekarri”. Egungo egoeran kontzertuetatik lortzen da etekin gehien, eta ondorioz “lehen guk jo genezakeen tokiak kendu dizkigute talde handiek”. Kontzertu gutxiago izango direnez, arrazoi gehiago euren zuzeneko batera inguratzeko.

Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude