Yankien IV. Flotak interbentzioen mamua berpiztu du

  • AEBetako Gobernuak erabaki garrantzizkoa abiarazi du uztail honetan: inperioaren indar militarren artean eginkizun garrantzizkoa izango duen IV. Flota hasi da antolatzen. Geopolitikaren ikuspegitik zeresan handia emango du, eta Hego Amerikan kezkatzeko motiboak dauzkate.
Hegazkin-ontzi erraldoia
Mark Sebastian
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ameriketako ezkertiar jendeak ez dio ongietorri handirik egin albisteari. Batzuek patxada handiagoz eta beste batzuek haserreago, baina denek ere kezkaturik hartu dute uztailaren lehenean AEBetako armadak martxan jarri duen antolakizun berria: dagoeneko abian da IV. Flota, yankiei Karibe eta Hego Amerikako itsasoak kontrolatuko dizkiena.
 
Protestak ugariak izan dira, idatzizkoak eta kalekoak, apirilean AEBek jakinarazi zutenetik 1950ean desagertutako IV. Flota berpiztuarazi behar zutela. Hona aitortutako helburuak: “Eskualdean itsas segurtasuneko operazioak burutzea AEBen helburuak zaintzeko eta elkarlan eta segurtasunezko jarduerei laguntzeko, egonkortasuna sustatzeko eta armada aliatuekin batera edozein erasori aurre egiteko, inguru osoan bakea, egonkortasuna eta oparotasuna bultzatzeko”. Erraldoiaren mehatxu edulkoratuak iruditu zaizkie hitzok askori.
 
Kubako Gramma egunkarian Guillermo Rodríguez del Pozo jeneral erretiratuak La cuarta flota, ¿una reacción tardía? artikuluan bildu du armada kubatarraren analisia. Batetik, optimismoa yankiak berandu dabiltzalako. “Gure iritzian, IV. Flota berriz abiarazteak esanahi garrantzizkoa dauka: AEBetako gobernuak berandu erreakzionatu du Latinoamerikako eta Karibeko herrien ideia iraultzaileen aurrerakada geldiezinaren kontra, herriok nekatuta baitaude nazioarteko orden bidegabe eta hiltzaileak ezarri dien zanpaketaz”. Bestetik kezka: “Horrela erakusten du bere harrokeria inperioak, ez duelako desagertu nahi eta prest dagoelako ez desagertzeagatik indar militarra usatzera”.
 
Esan liteke lehendik ere klase guztietako isolamendu eta presioekin itota daukaten Kubak ez daukala Washingtongo erabakiokin lehenaz gain kezkatzeko motiborik. Aldiz, Venezuelako presidente Hugo Chavezek zuzenean proiektu bolivarianoaren kontrako mehatxutzat salatu du neurria. Horretan ados etorri zaizkio Hego Amerikako ezkertiar gehienak.
 
IV. Flotak berez ez dakar AEBetako armadaren barruan tresna gehiago sortzea, lehendik munduko armada hegemonikoak dauzkan baliabideak berriz antolatzea baizik. Ez da proiektu estrategiko berria, baina bada Estatu Batuak urteotan beren geopolitika alorrean egiten ari diren aldaketa oso mamitsuen adierazgarri.
 
AEBek dauzkaten indar militarren artean, operatibitateari dagokionez Itsas Armada edo Flota bi multzo handitan daukate banatua. Atlantikoko flota dago batetik, honek bere baitan hartzen dituelarik Bi eta Sei zenbakiak daramatzatenak, Seigarrena funtsean Mediterraneoan kokatua eta Europaz okupatzen dena. Itsas Bareko Flotak biltzen ditu hirugarren, bosgarren eta zazpigarrena. Laugarren Flota erantsiko diote hemendik aurrera.
 
Atlantikoko Flotako beste bietatik kendutako jende, bapore eta hegazkinak bilduko dira IV. Flota berrian. Zeintzuk? Oraingoz ez da jakina. Aditu batzuen ustez USS George Washington hegazkin-ontzi nuklearra izango du tresna nagusi. Eskolta moduan zenbait itsasontzi eta itsaspeko edukiko ditu. Taldean erasorako bi itsasontzi joango dira, horietako bakoitzaren barruan infanteriako 1.870 marinel, Harrier motako bost hegazkin, tropak garraiatzeko 42 helikoptero, itsaspekoen kontrako sei helikoptero, tropak lurreratzeko hiru txalupa, eta abar. Multzoa osatuko da destruktore batzuekin, fragatak, itsaspeko gehiago eta logistika bermatzeko bapore gehiago.

“Atzeko baratzea” zaindu berriro

George Bushek agintaldiaren bukaeran hartutako erabaki honen garrantzia erlatibizatzen dutenek diote AEBek ez dutela IV. Flotaren beharrik izan Hego Amerikan behin eta berriro eskua sartzeko. Izatez, gainera, IV. Flota 1943an sortu zuten naziei aurre hobeto egiteko, eta 1950ean desegin zuten berriro.
 
Hegoaldeko herrialdeetako ekonomia eta politika kontrolatzeko azken mende osoan ez dute faltan izan gringoek ez indarrik ez justifikazio teorikorik ere “Monroe Dotrina” fundatu zenetik. Ehun baino aldi gehiagotan interbenitu dute, edozein herrialdetako agintariak mugiarazi edo kentzeko XX. mendean zehar.
 
Gaur AEBek tropak hedatuak dauzkate Dominikar Errepublikan, El Salvadorren, Guatemalan, Hondurasen, Kolonbian, Perun, eta batik bat Panaman. Azken hamarkadan garrantzia berezia hartu du Kolonbiak iparramerikarrentzako. 800 militar dauzkate han, gehi beste 600 aholkulari kontratatu. 1999an teorian koka errotik suntsitzeko hitzartutako Plan Colombia urratsez urrats bihurtu da Kolonbiako armada eta indar paramilitarrak finantzatzeko plan orokorra. Eta AEBek beren politikaren lehentasuntzat mundu mailako borroka antiterrorista globala aldarrikatu dutenez, FARCeko gerrilla suntsitzeko operazioek berebiziko garrantzia hartu dute. Plan Colombia dela eta 2004an AEBek Bogotari 463 milioi dolar eman zizkioten.
 
Ez da harritzekoa orain Washingtonek IV. Flota berpiztu duenean kexuen azaldu dena Venezuelako presidente Hugo Chavez izatea. “Dudarik gabe, gure kontrako mehatxua da” deklaratu du, argituz Venezuelak badaukala interes berezia yankientzako, beren sistema politikoaz aparte: lurpean daukan petrolioa.
 
Guillermo Rodríguez del Pozo jeneral kubatarraren ustean, AEBek hiru ardatzen inguruan hartu dute IV. Flota sortzeko erabakia. Bat: “Latinoamerikan azken urteotan masen kontzientziatzea ari da gertatzen eta ondorioz leku batzuetan buruzagi ezkertiarrak eta bestetan aurrerazaleak sortu dira, batasunerako eta elkarlanerako joera dutenak, eta fruitu batzuk ikusten dira dagoeneko”. Bi: Afganistan eta Iraken ez atzera ez aurrera harrapatuta, Iran eta Siriari mehatxuka, Errusiarekin haserretuta eta etxean krisi ekonomikoaz ito beharrean, yankiek ez dute ondo zaindu beren patio trasero delakoa. Hiru: patio traseroan agertu dira gas eta petrolioa kopuru handitan, ahaztu gabe Ameriketako hegoaldean ekoizten diren janariak eta Amazonaseko bioaniztasun izugarria.
 
Raul Zibechi kazetari eta idazle argentinarrak analisi hori osatu du: “Eskualdearen eta munduaren karta berriro marraztu nahi dute Inperioak eta multinazionalek, aberastasunak dauden parajeetatik edo monolaboreen bidez lehengaiak sortu ditzaketenetatik herritarrak kanporatuz, agintari deserosoak edo ustelkeriaz edo bortxaz erauziz. Engranaje horretako pieza da IV. Flota”.
 
Jeneral kubatarrak gogorarazi du AEBetako Hego Komandoko buru James W. Stevensonek esana: “Gure ontziak barneratuko dira Hego Amerikako ibai handietan, betiko ur urdinetatik baino gehiago nabigatuko dute ibaietako ur arreetatik”. Hitzon antzeko hotsa izan behar dute inbasioek.
 
Informazio gehiago:

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude