Alonsenfans

Itxaro Borda
Gaizka Iroz
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ez dakit nori irakurri diodan eskubideak erdiestearekin, emazteok emakumeagoak bihurtu beharko genukeela. Baina nago ez ote gaituen bilatzen dugun hondar mugetaraino eraman feminitate horrek eredu maskulinoetan are gehiago gatibatzen eta halaz gizartearen bortitzaren menperago jartzen. Modelo orokorra alabaina gizonarena da, patriarkatuarena, oraindik aita, seme eta anaien hegalpean atxikitzen gaituena.
 
Ikusten ditugu telebistetan, berezitasun erraldoi direla, zurubi sozialean hupatzen diren emazteei buruzko erreportaiak. Emakume hauek aldi berean hiperfemininoak eta neoliberal gogorrak dira. Miresgarriak. Gizonen helburuak dauzkate, edozein baldintzetan aberastea eta boterera heltzea alegia. Lortzen duen gure ahizpa, gizonezko kideentzat subliminalki ehizi bat da etsaia ez denean, seduzitzalea, desiraren akuilatzailea, eskainia eta agitu litekeenarekiko konplize mutu. Eremu horretan ordea, nola daiteke emaztea gizonarekin konpetentzian, ahalmen eta kalifikazio maila berean, egiturak ardurenean gizonezkoa aukeratzen duenean?
 
Nehoiz ez dira agertzen pantaila koloretsuetan, maioria horrela doalarik, soldata anitzez apalagoekin, haurrak altxatzeko denbora erdi edo herenez lanean ari direnak. Esklabo gisa erabiliak hots, langile dretxo minimoekin, nagusien tiraniak gauzatuak eta umeak eritzen zaizkienean ere bulegoko atarietan kuzkurtzen direnak, egunaren ez galtzeko. Eta ez du, Ingrid Betancourt anderearen libratzearen show mediatikoaren garaian, frantses parlamentuak aho batez bozkaturiko lanaren inguruko legedia antisozialak egoera hobetuko. Pobrezia berriaren ekileetan hiru ehun euroko erretreta eskuratzen duten emazteak azaltzen dira karriketan eske, edo zakar ontzietan jarri zahar karrakan. Telebistentzat ez bide dira hain glamurki femininoak.
 
Jendartearen maskulinizazio baten parean gaudela iruditzen zait. Gizon zuria, kristaua, klase ertainekoa eta heterosexualaren moldea dabil airean. Dagoeneko ez da tokirik inorentzat. Kristalizatze hori itxuratzen du ederki Sarkozy batek, Carla Brunirekin ezkondu aurretik, emezale arrabiatuaren potret-robota hedatzera uzten zuelarik prentsa peopletan.
 
Ez da harrigarria honenbestez, logikoa baino, genero biolentziak lau urteotan ehuneko hogeita hamarrez gora egin duela irakurtzea giza eskubideen lurralde ohian. Sozietatea da biolentoa, neoliberalismoak funtsean indarra goresten duelako ahulenak, mehatxu eta arerio erara seinalatu eta baztertuz. Gure hizkuntzen kasua da, atzerritarrena, emakume eta umeena. Erritualki egiaztatzen ahal ez den bortxa, etxeetako sukaldeen intimitatean garatzen da, haurren eta emaztearen kontra, biolentzia, alor askotako zerbitzu publikoak bezala, pribatizatua bailitzan.
 
Trucker bat baizik ez eta feminitateaz mintzatzeko gaizki plazatua naiz, baina uste dut feminitaterako eskubidea xuxurlatzen dugun oroz, zapalduagoak suertatzen garela, maitatuak izan nahiaren auhen soilaz maskulinitatea kultura bakun finkatzen eta onartzen dugulako. Gizarte bat ezin da ibili bakarrik arrakoi, botere, diru eta lehiaren ondotik, justiziaz eta berdintasun ezberdinaz amestu gabe. Menturaz, feminitatearen ordez neutraltasuna aldarrikatzekoa genuke, ez gaitzatela emakumetzat har dretxoak eztabaida eta banatzekotan, soilik jendetzat: jendea jende zioen aita zenak ironiaz auzoarekin kexatzen zenean. Bestela agudo, lanaren eta kulturaren sozializatze zurrunbiloetarik kanporatuko gaituzte, emekerien miraila hautsien aitzinera zorrimin kalitzera igorriz.

Azkenak
“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio Netanyahuren planari: lehen ministroak Gazako Zerrenda osoa okupatzeko asmoa erakutsi zuen, baina kontseiluak... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Eguneraketa berriak daude