Irakurle gaztetxoentzako lana da Aitor Aranak Dottek nerbioak dantzan ditu izenarekin euskaratu duen kontakizuna. Patricia Schröder-ena da jatorrizko liburua; marrazkiak berriz, Tina Schulteri zor zaizkio. Idazlan honek lau neska ditu protagonista. Erregaliz taldea osatuko dute neskok. Mutilak erdeinagarri samarrak direla uste izaten den adinean daude, nahiz eta batzuetan haiek esaten dizkieten gauzek nolabaiteko kilika eragiten duten euren barrenean. Gauza da, Dotteren aitonari esker, neska laukote hau Italiara joango dela oporretara, Dotteren neba txikia –nahiko gogaikarria– aldamenean dutela. Baina hain zuzen ere Alessiori gertatutakoa bilakatuko da oporretan liluragarriena.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.