Ama bere haur txikiaren galeraren aurrean

  • Marie Darrieusseq ::Tom hil da

    Alberdania

    Orrialde kopurua ::176

    prezioa ::19€

Tom hil da liburuaren azala
1969an Baionan sortutako Marie Darrieussecq idazlea finalista gelditu zen Goncourt literatur lehiaketan Tom est mort nobelarekin. Karlos Zabalak Tom hil da tituluaz euskaratu du nobela hori orain. Hamar urte lehenago lau urte eta erdiko semea hil zitzaion ama du kontalari. Epe horretan sentimendu lazgarri guztiak izan ditu emakumeak, haurraren heriotzari aurre egin nahian: hasierako ezin sinetsizkotik ikara gorrira, suminduraren erditik gorroto gogorrera. Beste bi umeren ama da, baina argi dauka Tomen anaia zaharraren eta arreba txikiaren ama oraindik bizi bada ere, Tomen ama ezetz, hura hil egin zela, bere mutiko txikia hil zen une berean.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude